
Azkoitia
B serieko Buruz Buruko Txapelketa, apirilaren 4an eta maiatzaren 16anAzkoitia
B serieko Buruz Buruko Txapelketa, apirilaren 4an eta maiatzaren 16anSara Utrera
azkoitia.
Jueves, 27 de marzo 2025, 20:11
B Serieko Buruz Buruko Txapelketa apirilaren 4an abiatuko da Azkoitiko Gurea pilotalekuan.
Publicidad
B Serieko Buruz Buruko Txapelketan Aspeko sei pilotarik hartuko dute parte, Aldabek, De la Fuentek, Egiguren V.enak, Expositok, Muruak eta Salaberriak, alegia. Baikotik kantxan izango dira Agirre edo Senar -atarikoaren galtzailea-, Alberdi II.ena, Eskiroz, Morgaetxebarria edo Lizeaga -atarikoan irabazle suertatzen dena-, Bakaikoa eta Zubizarreta III.ena.
Apirilaren 4an, Buruz Buruko final zortzirenak jokatuko dira Azkoitian, txapelketari hasiera emanez, eta Iruñeko Labriten jokatuko da azken partida maiatzaren 24an. Ez da Azkoitiko hitzordu bakarra izango. Buruz Buruko B serieko finalerdiak ere Gurea Pilotalekuan jokatuko dira maiatzaren 16an.
Ez dira egun hauetan Gurean izango diren partida bakarrak izango. Izan ere, bihar, hilak 29an, Atano III.a buruz buruko pilota txapelketako finalak jokatuko dira. Partidak 11:30ean hasiko dira eta guztira sei partida izango dira. Hauek izango dira norgehiagokak: Aurre-benjaminen mailan: Oihan Lete - Ian Aragoi; Benjaminen B mailan: Oihan Orbegozo - Mattin Azkargorta; Benjaminen A mailan: Eki Elorza - Julen Oteiza; Alebinen B mailan: Lur Juaristi - Eneko Martija; Alebinen A mailan: Mikel Azkune - Oihan Mendizabal; eta infantil mailan: Ekain Juaristi - Denis Santos.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.