Borrar
Nora Mateosek urrezko domina jaso zuen Trabesen.
Zubiaurre Igeri Elkarteko Nora Mateos eta Olaia Gaitan bikain aritu ziren Tarbesen

Azkoitia

Zubiaurre Igeri Elkarteko Nora Mateos eta Olaia Gaitan bikain aritu ziren Tarbesen

Gipuzkoako Federazioak deituta, zenbait probatan parte hartu zuten, eta biek oso emaitza onak lortu zituzten

Jueves, 11 de mayo 2023, 21:29

Nora Mateos eta Olaia Gaitan, Zubiaurre Igeri Elkarteko bi igerilariak, joan den asteburuan Tarbes-en (Frantzia) ospatu zen igeriketa sarian hartu zuten parte, Gipuzkoako Federazioak deituta, eta biek ala biek oso emaitza onak lortu zituzten.

Mateosek eta Gaitanek lau probatan hartu zuten parte eta finaletan sailkatzea lortu zuten ere. Gainera, hainbat domina eskuratu zituzten beren kategorietan.

Nora Mateos bi aldiz igo zen podiumeko mailarik gorenera. Bi probetan lehena izan zen, 50 metroko proban eta 100 metro bular estiloan. Olaia Gaitanek, bere aldetik, bigarren postua lortu zuen bi probatan: 50 metro libre eta 50 metro tximeleta estiloan. Bestalde, 100 metroko lasterketan hirugarren sailkatua izan zen. «Aipatzekoa da 50 metroko tximeleta-proban Espainiako Txapelketa jokatzeko gutxienekoa ere lortu zuela», azaldu dute Zubiaurretik. «Kirol lorpen garrantzitsu hauei, bizitako esperientzia aberasgarria gehituta, asteburu bikaina pasa dutela ezin uka daiteke. Gizpuzkoako beste klubetako igerilari kideekin harremanak sendotzeko balio izan die eta beste herrialde batzutako igerilariekin esperientzia partekatzeko aukeraz ere gozatu ahal izan dute. Zorionak, Olaia eta Nora!», adierazi dute igeri elkartetik.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zubiaurre Igeri Elkarteko Nora Mateos eta Olaia Gaitan bikain aritu ziren Tarbesen