Azkoitia
Zubiaurre Igeri Elkarteko Nora Mateos eta Olaia Gaitan bikain aritu ziren TarbesenAzkoitia
Zubiaurre Igeri Elkarteko Nora Mateos eta Olaia Gaitan bikain aritu ziren TarbesenNora Mateos eta Olaia Gaitan, Zubiaurre Igeri Elkarteko bi igerilariak, joan den asteburuan Tarbes-en (Frantzia) ospatu zen igeriketa sarian hartu zuten parte, Gipuzkoako Federazioak deituta, eta biek ala biek oso emaitza onak lortu zituzten.
Publicidad
Mateosek eta Gaitanek lau probatan hartu zuten parte eta finaletan sailkatzea lortu zuten ere. Gainera, hainbat domina eskuratu zituzten beren kategorietan.
Nora Mateos bi aldiz igo zen podiumeko mailarik gorenera. Bi probetan lehena izan zen, 50 metroko proban eta 100 metro bular estiloan. Olaia Gaitanek, bere aldetik, bigarren postua lortu zuen bi probatan: 50 metro libre eta 50 metro tximeleta estiloan. Bestalde, 100 metroko lasterketan hirugarren sailkatua izan zen. «Aipatzekoa da 50 metroko tximeleta-proban Espainiako Txapelketa jokatzeko gutxienekoa ere lortu zuela», azaldu dute Zubiaurretik. «Kirol lorpen garrantzitsu hauei, bizitako esperientzia aberasgarria gehituta, asteburu bikaina pasa dutela ezin uka daiteke. Gizpuzkoako beste klubetako igerilari kideekin harremanak sendotzeko balio izan die eta beste herrialde batzutako igerilariekin esperientzia partekatzeko aukeraz ere gozatu ahal izan dute. Zorionak, Olaia eta Nora!», adierazi dute igeri elkartetik.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Las zarceras tras las que se esconde un polígono industrial del vino en Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.