!['Abertzaleak' hitzaldi zikloa zabalduko du Aita Larramendik asteazken honetan](https://s3.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/12/17/100774477--1200x840.jpg)
Azpeitia
'Abertzaleak' hitzaldi zikloa zabalduko du Aita Larramendik asteazken honetanSecciones
Servicios
Destacamos
Azpeitia
'Abertzaleak' hitzaldi zikloa zabalduko du Aita Larramendik asteazken honetan'Abertzaleak' hitzaldi zikloa antolatu du Naziogintza Taldeak Azpeitiko Udalarekin batera. Horren berri eman dute Josu Albero eta Karmelo Landa Naziogintza Taldeko kideek eta Udaleko kultura batzordeburu Aitor Larrañagak. Zikloaren helburua da «euskal abertzaletasunaren bost figura enblematiko ezagutaraztea». «Euskal nazionalismoaren historian lorratz sakona utzi duten bost pertsonaia erreferentzialak. Abertzaletasunaren eremuan eragin handikoak, zaila baita gaur egungo euskal nazionalismoa ulertzea haien ekarpenak aintzakotzat hartu gabe», azaldu dute Naziogintza taldeko kideek.
Bost pertsonaia erreferenteren ingurua ariko dira beste hainbat aditu. Asteazken honetan hasi eta datorren apirilaren 29an itxiko da hitzaldi sorta.
Hasteko, Edurne Alegria itzultzaileak Aita Manuel Larramendiri buruzko hitzaldia eskainiko du. Larramendi «aurre-abertzaletzat» jotzen dute historialari gehienek.
Urtarrilaren 14an, berriz, Xabier Irujo historialaria (AEBetako Nevadako Unibertsitatearen irakaslea) Sabin Aranari buruz mintzatuko da. Otsailaren 18an, Nerea Azurmendi kazetariak Eli Gallastegi, 'Gudari'ren figura aurkeztuko du. Martxoaren 19an, Pako Sudupe idazleak Telesforo Monzoni buruz jardungo du. Eta zikloa ixteko, apirilaren 29an Karmelo Landa historialaria eta EHUko irakasle ohiak Txillardegiri buruzko hitzaldia eskainiko du.
Hitzaldi guztiak Basazabal Jauregiko 3. solairuan izango dira, arratsaldeko 19:00etan.
Euskal abertzaletasunari buruzko gogoeta-taldea izanik, garrantzi handia ematen dio Naziogintza Taldeak «heziketa politikoari». «Euskal abertzaletasunaren historia, tamalez, ezezaguna da gure gizarteko sektore zabal batentzat, baita beren burua abertzaletzat jotzen duten askorentzat ere. Urte luzeetan debekatu eta ezkutatu izan zaizkigu eragin handiko abertzaleen biografiak, haien ekarpenak eta lan ideologikoa, eta debeku horiek gainditu ditugunean ez gara gai izan figura horiei merezi duten ezagutza eta aitorpena emateko. Bada garaia justizia egiteko, eta gure historia garaikidearen ezinbesteko erreferentzia intelektual eta politiko batzuk ezagutarazteko».
Hitzaldi zikloan aurkeztutako bost pertsonaiak gizonezkoak dira eta horretaz ohartuta, azalpenak eman dituzte antolatzaileek. «Zorionez garaiak aldatu dira eta emakumeen txertatze oso emankorra dago eta Naziogintza Taldeak etorkizuneko zikloetan antolatzen dituen hitzaldietan seguru izango dira emakumeak», azaldu zuen Karmelo Landak bere hitzaurrean.
Landa izango da azken hizlaria baina «bereziki interesgarritzat» jo du zikloa. «Ez dira pentsalari edo ekintzaile solteak, lotura dute, Kronologikoki progresio bat ikusten da –dio–. Foralismotik nazionalismora eta handik independentismora», zehaztu du, pertsonaia bakoitza sakonago ezagutzeko gonbita eginez.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.