Borrar
Urgente Las 10 noticias clave de la jornada
Nogen eta El Nido Sanagustinen. Kulturaz
Agortu dira 2025eko Kultur Bonuak
Azpeitia

Agortu dira 2025eko Kultur Bonuak

Sanagustin kulturgunean, Soreasu antzokian edota Dinamoa sormen gunean Kulturaz kooperatibak antolatutako sarreradun ekitaldiez doan gozatzeko aukera eskaintzen da eta beste behi, arrakasta itzela izan dute

Eli Aizpuru

Azpeitia

Jueves, 19 de diciembre 2024, 18:57

Hamar minutuan, salgai ipini eta berehala, agortu dira kultur bonuak Azpeitian. Bonua erosi zutenenekin datozen egunetan jarriko da harremanetan Kulturaz Kooperatiba, posta elektroniko bidez. Aurten berritasun gisa familia ugariek ere deskontua izan dute bonua erosterako orduan.

Kultur Bonuaren bidez, Sanagustin kulturgunean, Soreasu antzokian edota Dinamoa sormen gunean Kulturaz kooperatibak antolatutako sarreradun ekitaldiez doan gozatzeko aukera eskaintzen da: Hamar sarrera kontzertuetarako; Hamar sarrera zinemarako; Hamar sarrera antzerki/bakarrizketa/dantzarako; Hamar sarrera haurren ikuskizunetarako eta zenbait kontzertuetan sarrerak lortzeko edo ikastaroetan parte hartzeko deskontuak.

Kultur Bonu bakoitzarekin. ekitaldiko bi sarrera (gehienez) hartu ahal izango dira (bi erabilera gisa zenbatuko dira). Ekitaldi guztietarako sarrerak aurrez hartu beharko dira Kulturaz.eus atarian.

Diziplina desberdinetako ekitaldi ugariz osatutako urte oparoa izango da 2025a. Horien berri Kulturaz.eus atarian eskura daiteke. Kulturazetik azaldu dutenez, datak gerturatu ahala joango dira ekitaldi gehiagoren berri ematen.

Kultur Bonua izan da herritarrei kultura eskura jarri eta kultur komunitatea indartzeko tresnetako bat. Azken urteotan, kulturzale berriak sortzeko estrategiak diseinatzen dihardu Kulturazek, «kulturak etorkizunik izango badu, ezinbestekoa da ikuslegoa indartzea eta belaunaldi berriak erakartzea», diote.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Agortu dira 2025eko Kultur Bonuak