Azpeitia
Jueves, 19 de diciembre 2024, 18:57
Hamar minutuan, salgai ipini eta berehala, agortu dira kultur bonuak Azpeitian. Bonua erosi zutenenekin datozen egunetan jarriko da harremanetan Kulturaz Kooperatiba, posta elektroniko bidez. Aurten berritasun gisa familia ugariek ere deskontua izan dute bonua erosterako orduan.
Publicidad
Kultur Bonuaren bidez, Sanagustin kulturgunean, Soreasu antzokian edota Dinamoa sormen gunean Kulturaz kooperatibak antolatutako sarreradun ekitaldiez doan gozatzeko aukera eskaintzen da: Hamar sarrera kontzertuetarako; Hamar sarrera zinemarako; Hamar sarrera antzerki/bakarrizketa/dantzarako; Hamar sarrera haurren ikuskizunetarako eta zenbait kontzertuetan sarrerak lortzeko edo ikastaroetan parte hartzeko deskontuak.
Kultur Bonu bakoitzarekin. ekitaldiko bi sarrera (gehienez) hartu ahal izango dira (bi erabilera gisa zenbatuko dira). Ekitaldi guztietarako sarrerak aurrez hartu beharko dira Kulturaz.eus atarian.
Diziplina desberdinetako ekitaldi ugariz osatutako urte oparoa izango da 2025a. Horien berri Kulturaz.eus atarian eskura daiteke. Kulturazetik azaldu dutenez, datak gerturatu ahala joango dira ekitaldi gehiagoren berri ematen.
Kultur Bonua izan da herritarrei kultura eskura jarri eta kultur komunitatea indartzeko tresnetako bat. Azken urteotan, kulturzale berriak sortzeko estrategiak diseinatzen dihardu Kulturazek, «kulturak etorkizunik izango badu, ezinbestekoa da ikuslegoa indartzea eta belaunaldi berriak erakartzea», diote.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.