Azpeitia
Aisialdiko ikastaroren bat eskaini nahi dutenek dagoeneko zabalik dute proposamenak aurkezteko epeaAzpeitia
Aisialdiko ikastaroren bat eskaini nahi dutenek dagoeneko zabalik dute proposamenak aurkezteko epeaS.U.
azpeitia.
Domingo, 8 de septiembre 2024, 08:57
Datorren ikasturtean Azpeitian aisialdiko ikastaroren bat eskaini nahi dutenek dagoeneko zabalik dute proposamenak aurkezteko epea. Ikastaroek adin nagusiko herritarrei zuzenduta egon behar dute.
Publicidad
Udaleko Hezkuntza Sailak bultzatzen duen aisialdiko programaren helburua da herritarren beharrak asetzen dituzten ikastaroak eskaintzeko aukera ematea.
Horregatik, ikastaroek interes publiko edo soziala izan behar dute, eta ezaugarri hauei erantzun behar diete: aisialdi eta denbora libreko aukerak bultzatzea; eskulanak bultza-tzea, bizitzan jarduteko jarrera positiboak eskuratzeko; gizarte-harremanak erraztea talde batean txertatzearen bidetik; orain arteko arrakasta ikusirik, adin tarte eta generoa integra-tzen dituen ikastaroak izatea.
Aukeratutako proiektuei honako hauek eskainiko dizkie udalak: ikastaroen informazioaren zabalkundea egiteaz arduratuko da eta ikastaroa eskaini ahal izateko lokala utziko du. Udalaren eta ikastaroa emango duenaren artean hitzarmen bat sinatuko dute, eta han jasoko dituzte bi aldeen eskubide eta betebeharrak.
Interesatuek eskaera orria aurkeztu behar dute, baita ikastaroaren nondik norakoak ere. Honako atal hauek agertu behar dira gutxienez txostenean: ikastaroaren helburua, edukiak, metodologia, iraupena, prezioa, nori zuzendua dagoen, etab.
Eskaerak herritarren arreta zerbitzuan aurkeztu behar dira, irailaren 13rako. Informazio gehiago udaleko web orrian (www.azpeitia.eus), herritarren arreta zerbitzuan eta udaleko hezkuntza zerbitzuan.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
La víctima del crimen de Viana recibió una veintena de puñaladas
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.