Azpeitia
Alaves gainditu eta hiru puntuak etxean utzi nahi ditu Lagun OnakekAzpeitia
Alaves gainditu eta hiru puntuak etxean utzi nahi ditu Lagun OnakekEli Aizpuru
AZPEITIA.
Viernes, 24 de enero 2025, 20:03
Futbol zaleek egina dute larunbat arratsaldeko plana. Izan ere, gaur, 17:00etan hitzordu garrantzitsua dute Garmendipen. Lagun Onak taldeak Alaves hartuko du.
Publicidad
Bizkaian jokatu zuen pasa den jardunaldian Lagun Onaken gizonen taldeak, Derioren kontra, eta 2-0 emaitzarekin etxeratu ziren. Gehiago izan ziren bizkaitarrak. Gogor atera ziren zelaira partidaren hasiera-hasieratik, Lagun Onakekoak ez bezala. Gol bateko aldearekin erretiratu ziren aldageletara.
Bigarren zatian, Riberaren mutilak saiatu ziren Derioren areara gerturatzen, baina ezin izan zuten aurkarien defentsa gainditu. Honela, partida bukatzeko bost minuturen faltan, bigarren gola jaso zuten eta emaitza horrekin amaitu zen partida.
Aste osoa izan dute Riberaren eta Saizarren mutilek egoerari gaina hartzeko eta gaur, larunbata, Alaves taldeari gogor aurre egiteko. Hamargarrenak dira etxekoak sailkapenean, 25 punturekin, eta 14. postuan daude gasteiztarrak, 17 punturekin. Azken bi partida kanpoan jokatu ostean, hurrengo bi lehiak etxean izango ditu Lagun Onakek.
Emakumeen Ohorezko Erregional mailako taldeak Beti Gazteren kontra jokatu zuen pasa den jardunaldian eta 1-3 irabazi zuten. Joane Kortak eta June Casinak sartu zituzten golak.
Miren Arrondoren neskak Oiartzunen jokatuko dute gaur, 17:30ean. Oiartzuarrak bosgarrenak dira sailkapenean (28 puntu), aldiz, azpeitiarrak bederatzigarren lekuan dira, 21 punturekin.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.