Azpeitia
Altxa Buruak Azpeitian egin du Gipuzkoako VI. Topaketa eta ehun lagun inguru elkartu daSecciones
Servicios
Destacamos
Azpeitia
Altxa Buruak Azpeitian egin du Gipuzkoako VI. Topaketa eta ehun lagun inguru elkartu daE.A.
azpeitia.
Sábado, 1 de febrero 2025, 20:28
Altxa Buruak Gipuzkoako VI. Topaketa egin zuen ostiral arratsaldean Azpeitian. Kolektibo honek haurrei sakelako telefonoa emateko adina atzeratzea du helburu, izan ere, egiaztatuta dago telefono goiztiarrek hainbat kalte eragin diezaioketela umeei. Helburu horri jarraituz, teknologiaren erabilera egokia bultzatu nahi duten guraso taldeak sortu dira eta Altxa Burua Gipuzkoa sarea osatu dute, «elkar lagundu eta indarra egiteko». Azpeitiko kasuan herriko hiru ikastetxeetako ordezkariak zeuden Azoka Plazan egindako topaketan.
Topaketan adierazi zutenez, Gipuzkoan 76 talde daude: 23 donostian, lau Irunen eta 49 Gainerako herrietan. Horiez gainera, Bizkaiko hiru talde ere gehitu dira (Markina, Ondarroa eta Elorrio), eta Nafarroan, Leitza. Lurralde hauetako hainbat lagun ere bertaratu ziren.
Edurne Korta Azpeitiko Udaleko Hezkuntza teknikariaren sarrera labur batekin hasi zen ekitaldia. Ondoren, azalpen batzuk eman eta dinamika ezberdinak egin zituzten parte-hartzaile guztien artean. Bi ordu inguruko iraupena izan zuen topaketak, eta saioaren amaieran mokadu batekin borobildu zuten eguna.
Hurrengo topaketa Zarautzen izango da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.