Borrar
Azpeitiko Ikastola iKasberriko hainbat kidek egin zieten harrera ibilaldian parte hartutakoei. KMK
Amaiera eman diete Tutera-Azpeitia egitasmoari eta Kilometroen urteari
Azpeitia

Amaiera eman diete Tutera-Azpeitia egitasmoari eta Kilometroen urteari

75 lagun inguru elkartu ziren Beasaindik Azpeitira bitarteko azken ibilbidea egiteko eta Kilometroen urtea Ikastolan agurtu ostean, afaria egin zuten Azoka Plazan

Eli Aizpuru

Azpeitia

Martes, 22 de octubre 2024, 18:44

Amaitu da Lagun Onak mendi bazkunak aurtengorako zuen egitasmo nagusia. Bederatzi etapetan Tuteratik Azpeitira bitarteko ibilbidea burutu dute. Larunbatean egin zuten azkena, Beasaindik etxerainoko 27 kilometroak eginez eta 75 lagunetik gora elkartu zen ibilaldian. Bederatzi etapatan 250 kilometro egin dituzte mendizaleek, 6.000 metroko desnibel metatuarekin. Goizean 27 kilometroko ibilbidea eta iluntzean, berriz, egitasmoa festa giroan bukatu zuten, elkarrekin Azoka Plazan afalduta.

Aurtengo egitasmoa Kilometroekin lotu dute mendizaleek. Beraz, tartean, Kilometroen urteari agur esateko ekitaldia ere egin zuten Azpeitiko Ikastola Ikasberrin.

Otsailean abiatu zuten Tutera-Azpeitia egitasmoa Kilometroen urtearekin batera eta urte osoan etapaz etapa Nafarroako Erriberatik Azpeitirainoko bidea egin ostean, Ikastolako haur eta guraso multzo batek harrera egin zieten zapatuan Ikasberri Ikastolaren atarian, Ikusi mendizaleak abestiaren doinupean.

Eskertzen garaia izan zen gero. Mendizaleak eskertu zituzten aurrena, bederatzi etapetan egindako bideagatik, eta bide horretan euskararen egoera ezagutzera emateagatik. «Tuteran ikastola eta Errigorako lagunekin izan ginen, Milagron Tuterako ikastolara doazen guraso batzuekin, eta haiei esker otarrak zozkatzen hasi ginen. Lerienen Agerraldiaren berri izan genuen, eta Errigorako produktuak zozkatzera pasatu ginen. Lizarran Garean euskara elkartea eta ikastolako ordezkariak etorri zitzaizkigun eta Etxarrin ere ikastolako ordezkariekin bildu ginen», ekarri zuen gogora Gorka Artola 2024ko Kilometroen koordinatzaileak.

Etapa horietako bakoitzaren amaieran, Errigorako produktuen zozketa egin dute «irabazien %15a euskara sustatzera bideratzen dutelako».

Pagoa, Kilometroen lekuko

2024ko Kilometroen egunean, urriaren 6an, Pirritx, Porrotx eta Marimotots omendu zituen Ikastolak. Pailazoen emanaldia ere izan zen Azpeitian, Kultur Izpien egitarauren barruan, Kulturaz Kooperatibak eta Ikastolak elkarlanean antolatuta. Emanaldi horren barruan, pailazoek pago bat oparitu zien Kilometroen antolatzaileei, eta pago hori aldatu dute asteburuan ikastolako kideek Izarraizko Atea Parkean. «Azken Kultur Izpien kimua dugu berau Izarraizko Atean geratuko dena, beste pago guztien artean, pago honek hartuko du eguzki lorearen lekukoa. Hau izango da KMK 24ko kimua gogoraraziko diguna egin dugun lana eta egiten jarraitu behar duguna», gaineratu zuen Maite Bereziartua Ikastolako kideak.

Mendizaleentzat bakarrik ez zen izan eskertza ordea. Artolak banan- banan Kilometroen jaia aurrera ateratzeko beharrezko izan diren «batzorde guztiak, eta Kilometroen egunean lanean jardun zuten boluntario guztiak» ekarri zituen gogora.

Azoka Plazan elkartu ziren ondoren eta izan zuten bai zertaz hitz egin. Kilometroz Kilometro gogoratuko baitute aurtengo ibilaldia.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Amaiera eman diete Tutera-Azpeitia egitasmoari eta Kilometroen urteari