Azpeitia
Amatasunean eta gurasotasunean ongizate emozionalaren garrantziaAzpeitia
Amatasunean eta gurasotasunean ongizate emozionalaren garrantziaAzpeitia
Sábado, 12 de octubre 2024, 19:38
Azpeitiko Udalarentzat herritarren ongizate emozionala «lehentasuna» da, beti ere, prebentzio alorrean kokatuta. Bide horretan, tresna desberdinak ipini ditu Udalak herritarren zerbitzura. Kasu honetan gurasoen eta hezitzaileen ongizatea ipini dute erdigunean. Hori dela eta, elkartu dira Leire Goenaga Udaleko Gizarte Zerbitzuetako batzordeburua, Haizea Egiguren 'Amak tribuan' egitasmoaren sustatzailea, Edurne Korta Hezkuntza teknikaria eta Janire Basurto familientzako eta nerabeentzako orientazio zerbitzuko psikologoa.
Publicidad
Gurasoei eta hezitzaileei bideratutako hiru ekimenen berri eman dute. Alde batetik, 'Amak tribuan' tailerra aurkeztu dute eta, bestetik, urritik urtea amaitu arteko guraso eskolen barruan aurreikusten diren ekitaldien berri eman dute. Azkenik, martxotik dagoen familientzako eta nerabeentzako orientazio zerbitzua martxan dagoela gogorarazi dute.
Gurasotasunak bizia «goitik behera» aldatu ohi du. «Umeak instrukzio libururik gabe iristen zaizkigu. Egia da liburu asko eta metodologia sistema pila bat dagoela baina elkar entzuteak, hitz egiteak eta elkarbanatzeak» duen garrantzia ipini du mahai gainean Leire Goenagak. Gaur egun bizi garen gizarte indibidualistan ere asko kostatzen da «nitik gura» igarotzea, jarraitu du Goenak, baina asko laguntzen du gertukoen, familiakoen zein profesional desberdinen eskuetan jartzeak. Tresna garrantzitsuak dira bakarrik ez sentitzeko eta inguruan laguntza duzula ohartarazteko. Bide horretatik doaz aurkeztu berri dituzten egitasmoak: «Geure burua zaintzeko tarte bat hartzea ezinbestekoa da batzuetan. Besteetan, aditu baten beharra daukagu, zenbait gairen aurrean nola jokatu jakiteko. Behar hori asetzen lagunduko dute guraso eskolek. Azkenik, kasu puntualetan laguntza handiagoa behar bada. profesional batengana jo dezakegu. Hortik, familia eta nerabeentzat orientazio zerbitzuaren garrantzia».
0-4 urte arteko haurren amei zuzendutako egitasmoa da 'Amak tribuan'. Testuinguruan ipini nahi izan du Haizea Egiguren proiektuaren sustatzaileak. Izan ere, ama izateko moduak, formak aukerak aldatzen ari diren honetan, oraindik ere amatasunaren «irudi zurruna» daukagula dio Egigurenek. «Espero da emakumeak –emakume izateagatik– ama izango garela». Amatasuna bera «idealizatuta» dago. Bestalde, umea izan ostean, «ama izan aurreko berdina jarraitzea» nahi izan ohi da eta hori «ezinezkoa» da.
Amatasunak berak «bizitzako eremu asko berkolokatzea» dakar. «Gure gorputza, emozioak, desirak, elkarbizitza, lan esparrua, aisialdia, lagunartea... aldatu egiten dira». Horren aurrean ezinbestekotzat jo du «gure buruak zaintzea».
Publicidad
Amak ahalduntzeko egitasmoa da 'Amak tribuan'. Epairik gabeko eta norbere buruak zaintzeko «espazio seguru bat». Honela, amabezala «beharrak identifikatu eta gauzatu» nahi dira «zaintza lanari balioa» emanez, «erabakiak hartuz eta limiteak jarriz».
Ama izateak dakartzan «pozak» alde batera utzi gabe, berekin ditu «frustazioa, bakardadea, itomena edo ezina» eta horiek «kontuan hartzea» da gakoa; «sentipen hauek ere ere berekin dituela barneratu eta lekua egitea» eta «tribuaren magalean babestuta sentitzea».
Publicidad
Bi orduko zortzi saio izango dira, azarotik otsailera, hamabostean behin. Bi ordutegi daude aukeran: astelehenetan, 10:00etik 12:00etara edo astearteetan 17:30etik 19:30era (bestelako proposamenak ere jasoko dira). Basazabalen izango dira saioak eta izena emateko galdetegia eskuragarri dago udaleko webgunearen bitartez. 20 euroko kuota ordaindu behar da.
Bestalde, Osakidetzak ere badu proiektuaren berri eta «begi onez» hartu dutela adierazi dute antolatzaileek. Beraz, amagin zerbitzuan eta «amak mugitzen diren lekuetan» ere emango da tailerren edo egitasmoaren berri.
Publicidad
Ikasturte osoan antolatu ohi ditu guraso eskolak Azpeitiko Udalak, guraso, tutore nahiz hezitzaileei bideratuta. Urritik urte amaierara bitarteko aukerak azaldu ditu Edurne Korta Hezkuntza teknikariak. Hala, Gabonak bitartean bi gai landuko dituzte: mugikorrak edo pantailak eta nerabeen osasun mentala, batetik, eta familia barruko harremanak eta gurasoen erreferentzialtasuna, bestetik.
Zentzuzko erabilera eta osasuna saretzen (ZEOS) programarekin hasiko dira guraso eskolak, urrian. «Mugikorrarekiko adikzioa errealitate bihurtu da azken hamarkada honetan, eta, era berean, nerabeen arteko osasun mental arazoak gero eta gehiago dira», dio Kortak. Askotan, jomuga gazteengan jartzen da baina «helduek eta gurasoek ere badaukagu zer ikasia eta zer erakutsia». Lau saio antolatu dituzte «gaiari ertz ezberdinetatik» heltzeko.
Publicidad
Maitane Ormazabal eta Telmo Lazkanok bideratuko dituzte saioak. Besteak beste, 'Nerabeen garrasia' liburuaren egileak dira. «Iaz ere izan ziren Azpeitian, eta balorazio oso ona izan zuen haien saioak», azaldu du Kortak.
Azaroan, berriz, familia barruan ematen diren harremanak eta gurasoek etxean nahiz kanpoan zer errefentzialtasun daukaten aztertuko da. Hiru saio izango dira. Horietako bi Janire Basurto familientzako eta nerabeentzako orientazio zerbitzuko psikologoak dinamizatuko ditu eta hirugarren saioa Gipuzkoako Foru Aldundiaren Treba programarekin elkarlanean antolatuko da. Mireia Centenok gidatuko du eta 'Anai-arreben arteko gatazken kudeaketa'ri buruz izango da.
Noticia Patrocinada
Euskaraz izango dira guraso eskolako saioak, baina Telegram bidezko itzulpena ere eskainiko da. 18:00etatik 19:30era izango dira: urrikoak azoka plazako aretoan, eta azarokoak Basazabalen. Gurasoak ez ezik, «edozein herritar, kirol edo kultur elkarteetako kideak» animatu ditu Kortak parte hartzera.
Guraso eskoletara joateko aukeraz gain, gurasoek urte osoan dute familientzako eta nerabeentzako orientazio zerbitzura jotzeko aukera. Gaztelekuan dago –Emakumeen Txokotik sartuta– eta doako zerbitzua da. Hitzordu bidez funtzionatzen du (943157161 edo familiazerbitzua@azpeitia.eus).
Publicidad
0- 18 urte bitarteko «edozein gurasok, kezkaren bat izanez gero, hau da hori partekatzeko gunea», dio zerbitzua gidatzen duen Janire Basurto psikologoak. 16-18 urteko gazteek beraiek bakarrik joateko aukera dute, beren arazo, zalantza eta abarrei buruzko laguntza eskatzera.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
La víctima del crimen de Viana recibió una veintena de puñaladas
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.