Secciones
Servicios
Destacamos
Kulturaz kooperatibak zapatu honetan emango dio amaiera aurtengo Hitzaren Eskolari eta horretarako ekitaldia irekia antolatu dute. 11:00etan izango da, Dinamoa sormen gunean eta 'Meza Nagusia' eskainiko da bertan.
Uxue Alberdik eta Amorante musikariak ondutako ikuskizuna da Meza Nagusia. «Gure letren errepublikari egindako errepaso ederra: Irakurri aurretik liburuak zuzentzen dituzten euskaltzain urgazle, euskaltzain erdi, euskaltzain hiru laurden eta euskaltzain osoak, errata-bilatzaileak, urre-txikitan bezala aritzen direnak akatsik den mendrenaren xerka, sintaxiaren eusko gudariak… horiei denei eta beste fauna askotarikoari emandako meza da hau. Amen».
Kulturazetik aurreratu dutenez, Meza laburra da, «ordu erdi eskas, gero bermuta hartzera joateko, sermoia zer iruditu zaigun komentatuz».
Kulturaz Kooperatibak bestalde, asteburu oparoa antolatu du kultur ekitaldiei dagokionean. Honela, gaur, ostirala, Katapulta Tourren barruan, Erromintxelak taldearen emanaldia izango da Sanagustin kulturgunean, 19:00etan hasita. Doako emanaldia izango da.
Larunbatean, abenduak 14an, Nogen eta El Nido taldeen kontzertua izango da Sanagustinen, 22:00etan hasita.
Igandean, berriz, Ninini, Antton Telleriaren bigarren komedia ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da Soreasu antzokian, 19:00etatik aurrera. Sarrerak kulturaz. eus atarian eskura daitezke.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.