Urgente Las 10 noticias clave de la jornada
Miren Amuriza
Azpeitia

'Anastasini Zirkua' liburua aurkeztuko dute astearte honetan Dinamoa Sormen Gunean

Miren Amurizak eta Malen Amenabarrek elkarrekin sortu duten azken lana da eta 19:00etan da hitzordua

Eli Aizpuru

Azpeitia

Lunes, 9 de diciembre 2024, 16:32

Miren Amuriza idazleak eta Malen Amenabar irudigileak elkarrekin sortu duten 'Anastasini Zirkua' liburua aurkeztuko dute astearte honetan, abenduaren 10ean, 19.00etan Dinamoa sormen gunean.

Publicidad

1936ko uztailean iritsi zen Anastasini zirkua Lodosara. Jatorriz italiarrak ziren arren, Afrikako iparraldetik sartu ziren penintsulan gora, eta bertakoak ziren, Ceutakoak, konpainiarekin zihoazen laguntzaileetako asko. Emankizun bakarra eskaini zuten; Espainiako Bigarren Errepublikaren aurkako estatukolpea gertatu zen egunean, hain justu, uztailaren 18an. Biharamunean, soldadu frankistek hartu zuten herria: zirkuko kide gehienak afusilatu zituzten eta beren material eta animalia guztiak geratu ziren bertan behera; zamalanetarako erabiltzen zuten elefante bat, besteak beste.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad