Krostadarrean parte hartzera deituz elkartu da herriko hainbat kirolari. KMK 2024
Azpeitia

Aniztasun Egunaren baitan, krostadarrean parte hartzera deitu dute

'Aniztasun izpiak. Kilometroak txikia' eguna izango da zapatuan eta egun osoko egitarau oparoa antolatu dute Azpeitiko Ikastola Ikasberrik eta hainbat eragilek

Eli Aizpuru

Azpeitia

Miércoles, 24 de abril 2024, 02:00

Iaz herrian ospatutako Aniztasunaren egunak jarraipena izango du aurtengoan baina eragile gehiago batu zaizkio ekimenari. Hala, oraingoan, 'Aniztasun izpiak, Kilometroak txikia' lelopean izago da festa, herrian Kilometroak 2024 festaren bueltan egiten ari diren ekitaldien barruan. Azpeitiko Ikastola Ikasberrik, Udalak eta hainbat eragilek egin dute bat.

Publicidad

Zapatu honetan, apirilaren 27an izango da. Aniztasunaren festak Ikastolak urte osoan zehar mahai gainean ipini dituen hiru ardatz izango ditu kontuan: euskara, kulturartekotasuna-aniztasuna eta herrigintza. Euskara ikastolen ardatza eta oinarria da, eta euskara «ardatz ez ezik, zubi» ere badela azaldu dute KMK-ko arduradunek, gainerako kulturekin eta hizkuntzekin eraiki nahi den zubia, alegia.

Beraz, kulturartekotasuna erdigunera ekarriko duen eguna izango da larunbatekoa. Azpeitia herri anitza dela islatu nahi duen eguna izango da. «Sexu, arraza, hizkuntza, kultura eta jatorri ugaritako pertsonak bizi gara elkarrekin, eta balio handia duen kultura anitzeko herria osatzen dugu», azaldu dute Ikastolatik.

Egitaraua

  • 11:15. Ongi etorria.

  • 11:30. Zumba guztiontzat.

  • 12:00. Herrialdeen postuak eta ikuskizunak.

  • 12:00. Haurrentzako jolasak, Azoka Plazan.

  • 14:00. Herri bazkaria, Azoka Plazan.

  • 16:30. Ekain Txou.

  • 19:00. Krostadarra.

  • 19:30. Skapaie elektrotxaranga.

  • 22:30. Belako eta Nize taldeen kontzertuak, Sanagustin kulturgunean.

Egitaraua osatzerakoan, eragile askok hartu du parte. Ekimen horien artean dago Krostadarra, Atzegirekin eta Marea Urdinarekin batera antolatutako kros koloretsua. Kirol martxa horretan parte hartzera dei egin dute herriko hainbat kirolarik. «Krostadarra aniztasunaren alde egingo den ekimen bat da, alde eta molde guztien arteko elkartasuna, bateratasuna eta kidetasuna balioesteak elkar aberasten gaituela aldarrikatu nahi dugu», adierazi dute kirolariek. «Herritar oro animatu nahi dugu Krostadarrean edota egun horretako beste edozein ekintzatan parte hartzera. Aniztasunaren aldeko izpiak ikus daitezen!»

19:00etan Azpeitiko plazatik aterako da Krostadarra. 1,2 kilometroko ibilbidea izango du, eta herritar orok parte hartzeko modukoa izango da. Aniztasuna ardatz duen egun horretan, «aniztasun funtzionala, adin aniztasuna, kultur aniztasuna eta aniztasun guztiak kontuan hartzen saiatu gara, inor aparte utzi gabe». Horregatik, kros edo martxa hau, ez da izango lehiaketa edo txapelketa bat; martxa bat izango da, bakoitzak bere erritmora egin dezakeena. Anitza eta koloretsua izatea beste xederik ez duena. «Denok elkarrekin, euskara zubi, aurrera egiten ari garen bidearen lagin txiki bat», adierazi dute antolatzaileek.

Publicidad

Aniztasunean bizitzeak erronka handiak dakartza, oraindik orain, gizarte honetan. Izan ere, horrek guztiak esan nahi du egoera eta aukera ezberdinak bizi dituen ongizateari begirako jarrerak eta portaerak lantzea. Barrura eta kanpora begira. «Gure Ikastolan, eta ikastolatik kanpoko edozein eremutan, gure ongizatea guztion ongizatea bihurtzen denean lortuko dugu aniztasuna, eta horri keinu egin nahi diogu Krostadarraren bidez. Jai giroan eta jolasean. Gure eguzkilorearen hosto guztiak baitira desberdinak, era guztietakoak, eta den-denak beharrezkoak».

Egitaraua

Honakoa izango da 'Aniztasun izpiak, Kilometro txikia' egunak emango duena:

Goizeko 11:15ean hasiko dira ekitaldiak. Aurresku batekin ekingo zaio festa egunari eta hizkuntza ezberdinetan emango zaio ongietorria.

Publicidad

Ondoren, 11:30ean, zumba izango da guztiontzat, Regla Hernandezekin eta bere ikasleekin. 12:00etan, haurrentzako jolasak ipiniko dituzte Azoka plazan eta ordu berean, herrialde desberdineko postuekin eta hauen ikuskizunekin gozatzeko tartea izango da. Besteak beste, Nikaragua, Honduras, Argentina, Sahara, Peru, Maroko, Kuba, Euskal Herria eta Maliko postuak egokituko dira plazan, bertako jakiekin eta ezaugarriekin. Hauekin batera, Azpeitiko El Salvador, Elkar-ekin edo Behar Bidasoa taldeek ere izango dituzte postuak.

14:00etan, herri bazkaria izango da Azoka plazan.

Arratsaldean, festak Ekain-Txouren ikuskizunarekin (16.30), Krostadarra, Atzegi eta Marea Urdinak elkarlanean antolatutako kros anitzarekin (19:00) eta Skapaie elektrotxarangarekin (19:30) jarraituko du. Egunari amaiera emateko, Belako eta Nize taldeek kontzertua emango dute Sanagustinen, 22:30ean. Sarrera doan izango da.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad