Borrar
Urgente Las 10 noticias clave de la jornada
Arria II.a txapelarekin Ibon Errazu
Arria II.a omendu dute Euskal Herriko lehen mailako aizkolari txapelketako finalean
Azpeitia

Arria II.a omendu dute Euskal Herriko lehen mailako aizkolari txapelketako finalean

«Aizkorari eman dion guztiagatik» jantzi zuen txapela Jose Ignazio Orbegozo 'Arria II.-ak' Gasteizko Iradier Arenan

Eli Aizpuru

Lunes, 28 de octubre 2024, 15:14

Iker Vicentek irabazi du asteburuan Euskal Herriko Aizkora txapelketa, hirugarrenez, Hodei Ezpeleta eibartarra eta Jokin Urretabizkaia 'Basozabal' izan ziren podiumean. Ez zen azpeitiarrik izan finalean baina bertako beste aizkolari handi batek ere jantzi zuen txapela. Izan ere, Jose Ignazio Orgebozo 'Arria II.ari' omenaldia egin zioten finala hasi aurretik, Azpeitiarrak «aizkorari eman dion guztiagatik» eskertu zioten ibilbidea bertaratu zirenek. Euskal Herriko Herri Kirol Federazioko presidente Igor Duñabeitiak kantzi zion txapela eta Vicenteren alboan, dantzari batek ohorezko aurrezkoa dantzatu zion aizkolariari.

Arriya II.a, aizkolari eta segalaria, Loiolan jaio zen, 1946. urtean. Gorputz handiko atleta, 1,87 m. luze da eta oso gaztetatik hasi zen kirol arloan. Segalari gisa Espainiako txapelduna izan zen, besteak beste, baina aizkorarekin lortu zuen ospea. 1973ko Banco Guipuzcoano Aizkolari Trofeoan garaile izan zen; bost probetatik hirutan nagusitu zen, eta nafarren nagusitasuna zalantzan jarri duen aizkolari bakarra izan da. Korrikalari moduan ere parte hartu zuen hainbat probatan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Arria II.a omendu dute Euskal Herriko lehen mailako aizkolari txapelketako finalean