Iker Egiguren txapeldunorde izan zen Julen Sotilekin. SARA UTRERA

Azpeitia

Artetxe txapeldun eta Egiguren azpitxapeldun, Zumaiako txapelketan

Astelehenean, irailaren 2an, irekiko da ikasturte berrirako izen-ematea Ilunpe pilota elkartean

Sara Utrera

Azpeitia

Viernes, 30 de agosto 2024, 19:32

Jokin Artetxe eta Iker Egiguren Ilunpeko pilotariek Zumaiako 52. Dinastia Etxabe txapelketako finalak jokatu zituzten ostegun gauean, Zumaiako Aitzuri pilotalekuan.

Publicidad

Jokin Artetxe Oier Ibaluzearekin (Lapke) bikotea osatu zuen gazte-jubenil mailan, eta aurtengo txapela jantzi zuten Aritz Olaizola (Abantzu) eta Mikel Leonet (Oiarpe) bikoteari 22-17 irabazita.

Ez zuen zorte bera izan Iker Egigurenek. Ilunpe elkarteko pilotariak Julen Sotilekin (Larraun) osatu zuen bikotea 23 urtez azpiko mailan. Final estua jokatu zuten, baina txapela, kasu honetan, Eñaut Lizeagak (Mundarro) eta Adrian Azpirozek (Irurtzun) irabazi zuten (22-18).

Izen-ematea Ilunpen

Astelehenean, irailaren 2an, irekiko da ikasturte berrirako izen-ematea Ilunpen. Izena emateko epea irailaren 30era arte egongo da zabalik. Bestalde, baja emateko 689.665042 telefono zenbakira idatzi edo deitu be-harko da; bestela, iaztik izena emanda zeudenek ikasturte honetan jarraituko dutela ulertuko da.

Zalantzaren bat izanez gero, lehen aipatutako telefono-zenbakira deitu edo idatz daiteke, edo ilunpeelkartea@gmail.com helbidera idatzi.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad