Azpeitia
«Asko dugu lantzeko baina talde jatorra eta orekatua gara, azpiegitura onekoa»Azpeitia
«Asko dugu lantzeko baina talde jatorra eta orekatua gara, azpiegitura onekoa»Azpeitia
Viernes, 20 de septiembre 2024, 20:13
Igande honetan hasiko dute denboraldia Lagun Onak taldeko Ohorezko Erregional mailako neskek eta entrenatzaile berria izango dute: Miren Arrondo idiazabaldarra (1994). Futbolaria izandakoa da. Hamabi urtez aritu da Beasain eta Goierri Gorri taldeetan. Azken klub horretako maila baxuetan entrenatzaile gisa ere aritua da eta 15 urtez azpikoen Euskadiko hautatzaile izandakoa. Ingeniaria ofizioz, futbola du pasio. Lagun Onaken deiari baiezkoa eman ostean, etxean, Garmendipen, emango dio hasiera ligari.
Publicidad
– Lagun Onakek nesken lehen taldea entrenatzeko deia nola hartu zenuen?
– Abuztuan jaso nuen deia eta zitzuten asmoak azaltzeko hitz egiten hasi ginen. lehen momentutik gustatu zitzaidan planteatutakoa eta buruan zeukatena eta apostua onartzea erabaki nuen.
–Eta zein da apustu hori?
– Nesken egiturari bultzada bat ematea da asmoa. Azken denboraldian eskaera batzuk egin dira nesken aldetik, gabeziak ikusten dituztelako eta hoiei erantzun nahi horretan apustu bat egin nahi dute, ez bakarrik lehen taldean baizik eta behetik hasita.
– Liga hastear bada ere, hilabete pasa daramazue lanean eta aurredenboraldian hiru partida jokatu dituzue. Nola ikusten duzu taldea?
– Emaitzak oso aldekoak ez dira izan, partida guztiak galdu ditugu baina ez da bakarrik emaitza begiratu behar. Lehen partidatik azkenera egin dugun eboluzioa gustatu zait. Asko daukagu oraindik egiteko baina gauza politak ikusten dira. Azken partidan, lehen zatian guk eduki genuen baloiaren jabetza eta detaile horiekin geratzen naiz. Gero, futbola momentuek erabakitzen dute eta hoietan gogorrakoak izan behar dugu. Baina, orokorrean, itxura ona du taldeak.
– Iaz oso maila ona eman zuen taldeak...
– Bai, laugarren geratu ziren. Klubaren helburua da Euskal Ligara igotzea. Zaila da, bakarra igotzen da baina aurten kasu berezia daukagu. Euskal Ligatik 8 talde igotzekoak dira goiko mailara, beraz gure kategoriatik ere gehiago igo beharko genuke baina ez dago ezer ziurtatuta, oraingoz ez digute ezer esan. Itxura dauka aukera on bat izango dela guretzat baina oraindik ez gara hasi eta apurka-apurka joango gara helburuak finkatzen.
Publicidad
– Zer nolako taldea daukazu. Jokalari berriak al dituzu ala lehengoek jarraitzen dute?
– Estruktura mantendu du taldeak. Beteranak direnak gehienak jarraitzen dute eta hori igarri egiten da. Jokalari batzuk presentzia asko dute taldean eta nabaria da eta atzetik datozen askok, pasa en denboraldian, kadete izan arren, erregional mailan aritu ziren baita ere, eta saltotxo hori egitea errazagoa egin zaie. Talde jatorra, orekatua eta asko lantzeko badago ere, base on bate dute.
– Entrenatzaile bezala, maila honetan entrenatzen duzun lehen taldea da, zer moduz ikusten duzu zeure burua?
– Infantil eta kadete mailak entrenatu izan ditut Goierri Gorrin. Euskadiko selekzioan egoteko zortea ere izan dut, selezionadore gisa, eta hor bai, gaztetxoak izan arren, maila ezberdin batean jokatzen da. Adinak, azken finean, ez du markatzen zer mailatan jokatzen duzun. Jokalaria bera da garrantzitsua eta zer txapelkeketan jokatzen den. jokuaren mailan baino aldaketa izaeretan dagoela uste dut. Txikiak direnean futbola bakarrik izan ohi dute buruan eta adinean aurrera egin ahala, futbolaz gainera, gauza gehiago daude eta hori ere jakin egin behar da kudeatzen. Alde horretatik, esperientzia ere badaukat. 12 urtez senior mailan jokatutakoa naiz bai Beasainen eta baita Goierri Gorrin ere eta nik bizitakoa hor daukat eta orain beste ikuspuntu batetik hori erakusten saiatuko naiz.
Publicidad
– Defini dezakezu zure burua?
– Baloia edukitzeari bildurrik ez izatea nahi dut. Posesioa edukitze nahi izaten dut eta kontrako zelaian egotea ahalik eta gehien.
– Afizioari zerbait eskatuko zenioke?
– Neskak animatzera etortzeko. Emakumeen futbola gero eta eboluzionatuagoa dago eta nabaritu egiten da. Ikusi besterik ez dago, Lagun Onak berak zenbat talde dituen eta zenbat neska apuntatzen diren futbolean jokatzeko. 18 edo 16 urte atzera eginez gero, gutxi batzuk ginen. Gaur egun irudia erabat aldatu da eta zelaira etortzeko deia egingo nieke. taldeak ere asko eskertuko du. Nesken partidak ikustera jende gutxi gerturatzen da baina etortzen direnean asko eskertzen da babes hori eta horrela, denon artean, ea helburuak lortzea errazagoa egiten zaigun.
– Ligako lehen partidaren atarian, zer nolako sentsazioak daude taldean?
– Ondo ikusten dut taldea eta jokalariek egin beharreko lanean sinesten dute. Piskanaka-piskanaka elkarri neurria hartzen goaz eta gogoarekin gaude. Hemendik aurrera egindako akatsak dudarik gabe garestiagoak dira baina lantzen jarraituko dugu eta hobetze bidean.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.