![Aste honetatik aurrera zabalik da Jabetze Eskoletan izena emateko epea](https://s3.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2023/09/19/87323245--1200x840.jpg)
Azpeitia
Aste honetatik aurrera zabalik da Jabetze Eskoletan izena emateko epeaSecciones
Servicios
Destacamos
Azpeitia
Aste honetatik aurrera zabalik da Jabetze Eskoletan izena emateko epeaAzpeitiko Udalak eta Emakume Txokoak eskaintza zabala prestatu dute 2023-24 ikasturterako. Helburua da «emakumeei beren burua eta bizitzaren jabe izateko tresnak eskaintzea, maila pertsonalean eta kolektiboan indartzea, elkarrekin eta elkarrengandik ikastea, errealitateari ikuspegi feminista batetik begiratzea eta parte-hartze soziopolitikoa handitzen laguntzeko topagunea izatea».
Honela, Jabetze Eskolen baitan, zortzi ikastaro eskainiko dira abendura bitartean: Skate; Eskalada ikastaroa; Autoestimua eta ahalduntzea; Emakumearen zikloak eta osasun hormonala; Moitu bazterrak! Emakume eta neskentzat korrika ikastaroa Kirolak Arloarekin elkarlanean; Batukada Feminista eta Joskintza eraldatzailea formakuntza. (Sakate ikastaroa ezik, euskaraz izango dira guztiak).
Parte hartzerako, sentsibilizaziorako eta integraziorako beste sei ekintza ere izango dira abendura bitartean, publiko zabalari bideratuta. Hala, Pepa Bojó psikologoaren 'Ahalduntzea: nola eragiten du emakumeon egunerokoan? hitzaldia izango da, urriaren 4an; 'Kale edo bale, ahaidetasun feministetara!: Amatasunen ondoezak eta erresistentziak' mintegiak izango dira urriaren 7an, larunbatean; Palmira Dual (Kera elkarteko kideak) 'Erresistentziak eta pribilegioak' hitzaldia ere eskainiko du, ijito-herriaren errealitatera hurbilduz; Gizarte Zerbitzuekin elkarlanean eta Bidez Bide elkarteak bideratuta, atzerriko ikasketen homologaziorako informazio Saioa eskainiko da azaroaren 20an eta, azkenik, Noka-hika istaroa izango dira.
Gainera, Azpeitiko Emakumeen Oroimen historikoko proiektua: Matazak izenekoa, labetik atera berri izango da urrian eta honen aurkezpena egingo da.
Horretaz gain, literatura feministako taldea eta Empalabramiento emakumeen ahaldun-tzerako gaitasunak lantzeko proiektuak ere eskainiko dira urritik aurrera.
Ikasturte berriko Jabetze Eskolako eskaintzan izena emateko epea hilaren 29ra arte izango da zabalik. Beste ekintzetarako izen emateak zabalik jarraituko du taldea osatu edo ekintza burutu bitartean.
Informazio gehiago behar duenak edo izena eman nahi duenak Emakume Txokora (Goiko kale 12, behea ) jo dezake astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:00 etara eta 16:00etatik 19:00etara bitartean; 943 15 70 55 eta 688 151 000 telefono zenbakietara deitu edo emakumetxokoa@azpeitia.eus helbidera ere idatz dezakete.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El pueblo de Castilla y León que se congela a 7,1 grados bajo cero
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.