Azpeitia
Astebetez luzatu dute Jabetze Eskoletan izena emateko aukera eta otsailaren 7an itxiko da epeaSecciones
Servicios
Destacamos
Azpeitia
Astebetez luzatu dute Jabetze Eskoletan izena emateko aukera eta otsailaren 7an itxiko da epeaE. A.
Azpeitia.
Martes, 4 de febrero 2025, 20:24
Azpeitiko Udalak ostiralera arte luzatu du Jabetze Eskoletako hainbat ikastarotan izena emateko epea, plaza libreak daudela-eta. Aurten ere, ikastaro eta tailer ugari antolatu dituzte, hainbat gairen inguruan, eta oraindik aukera dago zenbaitetan parte hartzeko.
Osasuna genero ikuspegitik tailerrean; Emozioen uholdea ikastaroan, Saltsa batxata kuir saioetan, Ez! Limiteak jartzearen plazera izeneko ikastaroan, klown tailerrean nahiz etxeko oinarrizko elektrizitate ezagutza saioetan eman daiteke izena oraindik.
Herritarrek Emakumeen Txokora bertaratuta (Goiko kale 12), 943 15 70 55 edo 688 75 10 00 telefono zenbakietara deituta edo emakumetxokoa@azpeitia.eus helbidera idatzita eman dezakete izena.
Udalak aurrez etxez -etxe banatutako eskuorrietan aurki dezakete herritarrek Jabetze Eskolen eskaintzaren inguruko informazio osoa edo Azpeitiko Udalaren web orriaren bitartez ere jakin daitezke ikastaroen xehetasunak (www.azpeitia.eus).
Gainera, Irakurle Eskola Feministan eta Empalabramiento alfabetatze taldean parte hartzeko ere izena eman daiteke ostirala bitartean.
Irakurle Eskola Ainhoa Aldazabalek gidatzen du, eta hilean behin elkartzen dira, ostegunetan 17:30etik 19:30era.
Empalabramiento saioak, berriz, Nerea Del Camporen gidaritzapean, astean hirutan egiten dira, astelehen, asteazken eta ostiraletan, goizeko 10:00etatik 12:00etara.
Desboteretze Eskolen saiorako ere zabalik dago izen-ematea. Bertan, gizonek feminismoarekiko duten arduraz eztabaidatuko dute ostiralean Emakumeen Txokoan, 17:30etik 20:30era, Eihera kooperatibako Iñi Etxezarretaren gidaritzapean.
Hurrengo Desboteretze Eskolen saioa maiatzaren 23rako aurreikusita dago. Bertan, desira, erotika eta heteroaraua izango dira hizpide,
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.