Borrar
Marmarra taldeak Frontoi Txikiaren alboko plazatxoan eskainiko du emanaldia larunbatean. Kulturaz
Asteburu oparoa dute aurretik antzerki zaleek Azpeitian
Azpeitia

Asteburu oparoa dute aurretik antzerki zaleek Azpeitian

Ostegunetik, igandera bitartean hainbat lan taularatuko dira Dinamoa Sormen Gunean, Soreasun edo kalean

Eli Aizpuru

Azpeitia

Jueves, 7 de noviembre 2024, 10:24

Antzerkiak hartu du Azpeitia denboraldi baterako. Izan ere, azaroaren 24a bitartean bertan ospatzen dira 42. Euskal Antzerki Topaketak. Pasa den astean Txalo Saria eta hainbat lanen parada izan bazen herria, oraingoan ez da gutxiagorako izango, ostegunetik, igandera bitartean, hainbat taularatuko baitira.

Ostegunean, 'Eukalyptus' lana'izango da ikusgai Dinamoa Sormen Gunean, 19:00etan hasita. Joan Ander Urrestiren obrada 'Eukalyptus' eta harreman historiko baten istoria kontatzen du, lurjabearena eta langilearena, hain zuzen ere. Inbaditzailearena eta exotikoarena. Handinahikeriarena eta zuhurtziarena. Hiria eta herriaren artekoa...

Ostiralean, 'Ilargiaren alabak' lanaren txanda izango da. Soreasu antzokian taularatuko da, 19:00etan hasita. Pez Limboren lana emakumearen hileroko prozesuari atxikitua dagoen izaera ziklikoan oinarritzen da. Kulturaz kultur kooperatibaren sormen egonaldietan gauzatutako antzezlana da.

Larunbatean, kale antzerkiaren tartea izango da. 'Marmarra' eskainiko dute ATX teatroako kideek. Lekua ere berezia izango da. Frontoi Txiki ondoko plazatxoa aukeratu baitute kale antzerkiaren topagune. 19:00etan hasiko da saioa. Hau ere Kulturaz Kooperatibaren sormen egonaldietan gauzatutakoa da.

Azkenik, asteburuko egitaraua amaitzeko, igandean, Hika teatroaren txanda izango da. 'Zorretan 'lana eskainiko dute Soreasun, 19:00etan hasita. Sarrerak aurrez eskura daitezke kulturaz.aus webgunearen bitartez.

San Martin eguna

Astelehenean, bestalde, San Martin eguna dela eta, antzerkia eraman nahi izan dute antolatzaileek izen bereko egoitzara. Egoiliarrek bertako Aste Nagusia hasiko dute eta egitarauaren barruan antzerkiaz gozatzeko tartea izango dute oraingoan. 17:00etan hasita, Topic taldeak 'Zimurrak' lana antzeztuko du egoitzan bertan.

Aitona Luisek arroz esnea sukaldatuko die bere senideei, urtebetetze eguna duelako. Aiton-amonen maitasuna adierazteko modua da: sukaldatzea. Baina zerbaiten truke sukaldatzen al dute? Ezta pentsatu ere! maitasuna baldintzarik gabekoa da. Edo agian ez?

Eskola Antzerkia

Datorren astean zehar Eskola Antzerkiak hartuko du Soreasu antzokia. Azaroaren 11tik 15era bitartean. Lehen Hezkuntzako nahiz batxilergoko gaztetxoak izango dira protagonista astean zehar eskainiko dituzten emanaldietan. Herriko aktoreez gainera, Bermeoko Sagrado Corazón ikastetxeko edo Amezketakoak izango dira Azpeitian.

Herritarrei dagokionez, Azpeitiko Gaztetxoen antzerki taldeak eta Errezilgo San Martin eskolakoak ariko dira. Lau egunetan zehar 11:00etan izango dituzte emanaldiak.

Corrado Masacci

Euskal Antzerki Topaketetan bada urtero falta ohi ez den pertsonaia bat. Corrado Massacci da bera. Topaketen edizio guztietan txotxongiloen erakusketa izan du eta 45 urtean egindako lanak azaldu ditu, publikoarekin komunikazio hurbila izanez.

Massaccik lan asko egin du antzerki mundua gaztetxoei azaltzeko eta bere txotxongiloak erreferente izan dira urteak joan eta urteak etorri antzerki topaketetan. Horren adierazle da, zapatu honetarako antolatutako txotxongilo tailerra, esaterako. Gaztetxoentzako tailerra antolatu du Topic taldeak Sormen Gunean eta dagoeneko sarrerak agortu dira.

Gaztetxoak antzerki munduan murgiltzeko txotxongiloak egin ditu 45 urtean Corrado Massaccik eta urte horiek guztiak eskertzeko ekitaldia izango da azaroaren 15ean. Ondoren, Corrado Massaccik lekukoa pasatuko dio Tolosako Topic Txotxongilo elkarteari.

Bitartean, Massacciren erakusketa Betharram aretoan ikus daiteke astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara; eta asteburuetan eta jai eguneran, 12:00etatik 14:00etara.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Asteburu oparoa dute aurretik antzerki zaleek Azpeitian