Eli Aizpuru
Viernes, 13 de diciembre 2024, 16:05
Musika sortzaile berrien plaza izaten jarraitu nahi duen Arkupehotsak egitasmoaren zazpigarren edizioa martxan da. Azaroan ipini zuen abian Kulturaz kooperatibak eta astelehen honetan, abenduaren 16an, itxiko da izena emateko aukera.
Publicidad
Musika eta soinuaren inguruan sortzea, ikastea eta plazaratzea dira proiektuaren lan ildo nagusiak. Horrela, formazio teknikoa, artistikoa eta kontzertu bat eskaintzeko aukera izango dute talde edo bakarlariek.
Musikari berrien plaza izateaz gain sormen prozesuaren fase guztiak sustatzea da xedea. Horretarako, aukeratuak diren taldeek Dinamoa sormen guneko Soinuaren eremua erabiltzeko aukera izango dute, entsegua egin eta zuzenekoa prestatzeko. Gainera, talde guztiek formakuntza saioak jasoko dituzte; teknikoa eta artistikoa. Azkenik, emanaldia eskainiko dute Sanagustin kulturgunean.
Zazpigarren edizio honetan, berezitasun bat txertatu nahi izan du Kulturazek. Izan ere, , talde guztiek egun berean eskainiko dute kontzertua oraingoan. Ekainaren 21ean izango da hori. Egonaldiak zein kontzertuak argazkiz erregistratuko dira.
Hiru ardatz ditu egitasmoak: sormena, ikastea eta sortutako eta ikasitakoa, plazaratzea. Talde bakoitzak Dinamoa sormen guneko Soinuaren Eremua erabiltzeko aukera izango du entseguak egin eta zuzenekoa prestatzeko.
Publicidad
Bestalde, bi formakuntza saio jasoko dituzte, bata teknikoa eta artistikoa bigarrena. Azkenik, 2025eko ekainaren 21ean emanaldi kolektibo bat eskainiko dute aukeratutako talde guztiek Sanagustin kulturguneko arkupeko eszenatokian.
Komunikazio eta promozio berezia egingo zaie musikari eta musika talde berri hauei.
Abenduak 16ra arte egongo da parte hartzeko aukera. Horretarako kulturaz.eus webgunera zuzendu behar da.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.