Urgente Las 10 noticias clave de la jornada
Udal arduradunek aurrekontuetan ekarpenak egiteko deia luzatu dute.

Azpeitia

Aurrekontuak osatzeko auzoz auzoko bilerak hasiko ditu Udalak

Herriko bederatzi auzoetako bilerei Alde Zaharreko bizilagunena gehituko zaie

Eli Aizpuru

Azpeitia

Martes, 5 de noviembre 2024, 19:37

Aurrekontuak Udalak duen bide orria jarraitzeko ezinbestekoak dira eta azken urteotan egin ohi izan duen moduan, ekitaldi honetarako ere Azpeitiko auzo desberdinetako bizilagunen beharrak ezagutu nahi ditu erakundeak urtean zehar erabiliko den dirua nola eta zertan inbertitu zehazteko. Gauzak honela, Azpeitiko bederatzi auzoetako bilerei Alde Zaharreko bizilagunena gehituko zaie. Asteazken honetan izango da hitzordua Basazabal jauregian. 19:00etan izango dira bilerak. Dainera, Oñatzen eta Lasaon ere izango dira bilguneak. Oñatzen, elizako lokalean eta Lasaon, berriz, auzo lokalean.

Publicidad

Alde Zaharreko bizilagunen kasuan, beharrezkoa ikusi du udalak bilera antolatzea, auzoko egitasmoen gaineko informazio eguneratua emateko aurrez aurre (etxe berriak, trastelekuak, parte-hartze prozesua...).

  • Azaroak 6 Alde Zaharra, Oñatz, Lasao.

  • Azaroak 7 Loiola.

  • Azaroak 11 Aratzerreka.

  • Azaroak 12 Elosiaga. Urrestilla.

  • Azaroak 13 Matxinbenta. Nuarbe.

  • Azaroak 14 Landeta.

Bi astean zehar, gainerako auzoetako bilerak izango dira. Landetakoa izango da azkena, azaroaren 14an. Bileretara joan ezean, herritar orok izango du aurrekontuei ekarpenak egiteko aukera. Izan ere, guztiek jasoko dituzte etxean aurrekontu parte hartzaileei begira prestatutako eskuorriak. Ekarpenak idatzi ostean, postontziak egongo dira herriko sei puntutan (udaletxean, igerilekuan, liburutegian, Urrestillan, Jose Artetxe kalean eta Urbitarte auzoan) ekarpen horiek jasotzeko. Azaroaren 20an kenduko dituzte postontziak.

Internet bidez ere egin ahal izango dira ekarpenak, helbide honetara idatzita: www.azpeitia.eus/gardentasuna/iradokizunak-gardentasuna. «Herritarren ongizatean inbertitzen» jarraitu nahi du Azpeitiko Udalak, «kalitatezko zerbitzu publikoen eta azpiegitura egokien bidez». Horretarako, «ezinbestekoa da herritarren lehentasunen berri izatea. Elkarri entzun, eta elkarrekin aurrera egitea da helburua, azpeitiar guztion ekarpenekin, Azpeitia hobea egiteko», adierazi dute udal arduradunek.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad