Borrar
Urrestillan kokatutako eguzki panelak. E. A.
Auzolanaren bitartez landare haztegia bultzatu du Ekindarrek

Azpeitia

Auzolanaren bitartez landare haztegia bultzatu du Ekindarrek

Gaur, otsailaren 8an, eta beste bi larunbatetan zehar 15-20 laguneko lan taldeak beharko dituzte eta izena emateko aukera zabalik dago

Eli Aizpuru

Azpeitia

Viernes, 7 de febrero 2025, 19:40

Duela gutxi egin du Ekindar kooperatibak bazkideen batzarra eta bertan erabakita, hasierako proiektuan aurreikusten zuten landare haztegia martxan ipiniko dute. « Instalazio fotovoltaikoa landa eremuan izanik, balio erantsi bat eman eta inguruarekin bateragarria izateko helburuz aurreikusi zen haztegi hau», adierazi dute.

Bestalde, Ekindarreko komunitatea «indartzeko» eta «harremanak sendotzeko» aukera paregabea izango dela azaldu dute.

Gauzak honela, gaurtik, otsailaren 8tik, hasi eta landaketa auzolanean egitea pentsatu dute Kimu bat-ekoen laguntzaz. Hiru larunbat goizetan zehar elkartuko dira. Horretarako 15-20 laguneko lan taldeak beharko dituzte eta gaurkoaz gainera, beste bi larunbat aurreikusten dira lanerako.

Izenematea

Ekindarreko bazkideei auzolan honetara animatzeko eskatzen zaie. Parte hartu nahi duen bazkideek hurrengo estekan eman dezakete izena (https://erabili.liberaforms.org/hazitegiko-landaketa). Dena den, 943 119 806 telefonora deituta edota energia bulegoan izena ematea ere posible izango da (Done Jakue kalean dago, Frontoi Txiki alboan).

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Auzolanaren bitartez landare haztegia bultzatu du Ekindarrek