Borrar
Urgente Las 10 noticias clave de la jornada
42. Euskal Antzerki Topaketen edizio berriaren aurkezpena. Udala
Azaroaren 1ean hasiko dira 42. Euskal Antzerki Topaketak
Azpeitia

Azaroaren 1ean hasiko dira 42. Euskal Antzerki Topaketak

Sormenaren alde egindako apustuaren fruituak ikusteko parada izango da, besteak beste, eta azaroaren 24a arte hainbat lan taularatuko dira

Eli Aizpuru

Azpeitia

Miércoles, 23 de octubre 2024, 18:54

Kultura arloan Azpeitian lekua hartu duen egitasmo garrantzitsuenetako bat abiatzear da. Aurtengoan 42. edizioa beteko dute Euskal Antzerki Topaketek. Azaroaren 1etik 24ra luzatuko da egitaraua eta horren berri emateko elkartu ziren atzo Dinamoa Sormen Gunean Nagore Alkorta Azpeitiko alkatea, Aitor Larrañaga Kultura batzordeburua, Garazi Lazkano Kulturaz Kooperatibako kidea, Xanti Agirrezabalaga Azpeitiko antzerki tailerren dinamizatzailea eta aktorea eta Iñaki Ziarrusta Atx Teatroa konpainiako kidea.

Azpeitiak sormena sustatzeko urte osoan egindako lana taularatzeko garaia heldu da eta hori nabarmendu zuten atzo sustatzaileek. Sormen prozesuak babesteko ahalegina egin da urte osoan, horren adibide dira Dinamoan egindako egonaldiak eta horietako batzuk beren lanak taularatuko dituzte topaketetan, hala nola, Artedramaken 'Miñan' (azaroak 1); Pez Limboren 'Ilargiaren Alabak' (azaroak 8); ATX Teatroaren 'Marmarra' (azaroak 9) eta Talka obraken 'Mendia' (azaroak 14) eskainiko dituzte.

Soreasu antzokian, Dinamoa sormen gunean, Sanagustin kulturgunean eta kalean izango dira aurtengo emanaldiak, eta, berrikuntza gisa, San Martin egoitzan ere bai. Azaroaren 11n, 'Zimurrak' lana ikusteko aukera izango dute egoiliarrek.

Nobedade gehiago ere izango dira. Izan ere, Txalo saria ez da urtero ematen, baina aurten bai: Pedro Otaegik jasoko du, azaroaren 2an, Sanagustin kulturgunean egingo den ekitaldian.

Corrado Masacci txotxongilogileak ere azken urtea izango du. Hala, azaroaren 1etik 15era, 45 urtez egindako lanen aukeraketa bat jarriko du erakusgai Betharram aretoan. Corrado Masaccik erretiroa hartuko duen arren, txotxongiloek izango dute presentzia datozen urteetako topaketetan ere, Tolosako Topic zentroak hartuko baitu haren lekukoa. Aurten bertan, azaroaren 9an, gaztetxoentzako txotxongilo tailerra antolatuko du Topicek (sarrera aurrez hartu behar da).

Eskola antzerkiak ere izango du tokia. Aurten, Azpeitiko, Bermeoko, Errezilgo eta Amezketako taldeak etorriko dira emanaldiak eskaintzera, azaroaren 11tik 14ra. Azaroaren 15ean, berriz, antzerki profesional bat programatu da eskola orduetan: Anima Maravillas konpainiaren Andereño.

Sarrerak salgai

Azaroko lau asteburutan beraz, Azpeitia antzerkiaren hiriburua izango da. Egitarau osoa ikus daiteke www.antzerkitopaketak.eus webgunean. Atari hori erabili ahal izango da sarrerak erosteko ere. Helduentzako sarrerak 10 euro balioko du, eta haurrenak 5 euro. Kultur bonuarekin, doakoak dira emanaldiak.

Azkenik, Euskal Antzerki Topaketen 42. ediziorako kartela lehiaketa bidez aukeratu da, eta Leire Derteano Lizarralde oñatiarrak egin du.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Azaroaren 1ean hasiko dira 42. Euskal Antzerki Topaketak