![Azken etapa geratzen zaie mendizaleei Tutera-Azpeitia egitasmoa osatzeko](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/09/25/98273855--1200x840.jpg)
Azpeitia
Azken etapa geratzen zaie mendizaleei Tutera-Azpeitia egitasmoa osatzekoSecciones
Servicios
Destacamos
Azpeitia
Azken etapa geratzen zaie mendizaleei Tutera-Azpeitia egitasmoa osatzekoEli Aizpuru
AZPEITIA.
Martes, 24 de septiembre 2024, 19:52
Tuteratik Azpeitira, ttapa-ttapa, badatoz Lagun Onak mendi bazkunako, Kilometroak 2024ko lan batzordeko eta hainbat herritar Tuteratik herriraino, elkarrekin antolatutako egitasmoan. 74 lagunek hartu dute parte azken etapa honetan, Etxarritik Beasainera bitarteko 28 kilomteroak osatuz. Urriaren 19an izango dute hurrengo hitzordua, tartean, KMK 2024 festa baitago Azpeitian. Lagun Onak mendi bazkunatik aurreratu dutenez, datozen egunetan emango dute urriko azken etaparen berri eta inskripzioen berri.
Bitartean, mendizale elkarteak irteera gehiago prestatu ditu, igande honetan, hilaren 29an, esaterako, Herniora joango dira. Haur, gaztetxo eta helduei zuzendutako egun osoko irteera izango da.
Goizkeo 9:00etan jarri dute hitzordua anbulatorio aurrean. Nahi duenak oinez egin dezake ibilaldia, gainerakoak autobusez joango dira Bidania-Goiatzera, handik gailurrera igotzeko.
Mendi buelta egin eta Zelatungo festa giroaz gozatu ostean, denak autobusez itzuliko dira etxera. 17:00etan abiatuko da Errezildik. Bihar, osteguna, baino lehen egin behar da inskripzioa. Bazkideek 5 euro ordaindu beharko dute (autobusean bertan) eta bazkide ez direnek, 10 euro.
Bestalde, Lagun Onakek ipini du data eguraldi txarragatik atzeratu behar izan zuten Piriniotara irteerarako. Urriaren 12an eta 13an egingo dute irteera.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La víctima del crimen de Viana recibió una veintena de puñaladas
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.