Azpeitia
Azken garaipenekin indarberrituta datoz Lagun Onakeko taldeakSecciones
Servicios
Destacamos
Azpeitia
Azken garaipenekin indarberrituta datoz Lagun Onakeko taldeakEtxean jokatu zituzten pasa den jardunaldian euren partidak Lagun Onakeko bi hamaikako nagusiek. Riberoren mutilek San Viator taldea izan zuten aurrez aurrez eta 2 eta 0 irabazi zuten. Aldiz, Arrondoren neskek Hernani B taldea iza zuten aurkaria eta 3 eta 2 gailendu ziren. Honenbestez, indarrak hartuta ekingo diete hurrengo jardunaldiari. Hirugarren mailakoek Aretxabaleta izango dute aurrez aurre eta neskek, berriz, Tolosa.
Sailkapeneko aurreko postuetan dago Hirugarren mailako Lagun Onak taldea. Bosgarren garaipena lortu zuen pasa den larunbatean San Viator taldearen aurka eta sailkapeneko bosgarren lekuan kokatu da. Asteburuan Aretxabaletaren aurka irabaziz gero, gainera, aurrera egiteko aukera denak ditu. Izan ere, arerioak puntuetara berdinduta dira sailkapenean, 18 punturekin eta lehen hiru sailkatuak, gainera, -Deusto, Portugalete eta Leioa, 21 eta 20 punturekin daude, hurrenez hurren.
Gasteiztarren aurka jokatutako azken partidari dagokionez, etxeko taldeak nagusitasuna erakutsi zuen lehen zatian, eta 13. minutuan Unax Odriozolak lehen gola sartu zuen. Atsedenaldira 1-0ko emaitzarekin iritsi ziren, gol gehiago egiteko aukerak izan arren. Bigarren zatiaren hasieran, Lagun Onakek estutasunak igaro zituen baina 66. minutuan Alex Letamendiak 2-0koa lortu zuen jokaldi bikain batekin. Markagailuak ez zuen aldaketarik izan. Igandean, 16:30ean, laugarren postuko taldearen aurka jokatuko dute Aretxabaletan.
Lagun Onak Ohorezko Erregional taldeak hirugarren garaipena lortu zuen zapatuan. Nagusitasunez hasi zuen partida, baina Hernani aurreratu zen 28. minutuan (0-1). Azkar berdindu zuten azpeitiarrek Joane Kortaren bidez, 35. minutuan. Lehen zatia horrela bukatu zen. Bigarren zatian, Lagun Onak aurreratu zen Elene Alonsoren golarekin (49. min), eta Kortak bere bigarren gola sartu zuen 57. minutuan (1-3). Hernanik 60. minutuan sartu zuen berea (3-2). Hala ere, Lagun Onakek markagailuari eustea lortu zuen amaierara arte.
Hamaika puntuarekin, bederatzigarren postuan daude sailkapenean. Hurrengo partida Tolosaren aurka dute.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El pueblo de Castilla y León que se congela a 7,1 grados bajo cero
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.