Borrar
Azken txanpan sartu dira Euskal Antzerki Topaketak
Azpeitia

Azken txanpan sartu dira Euskal Antzerki Topaketak

'Mendia', 'Alibaba eta 40 lapurrak' eta 'Posdatarik gabeko gutunak' da Antzerki Topaketetako eskaintza, gaurtik, ostegunetik, hasita

Jueves, 14 de noviembre 2024, 10:36

Aurrera doaz 42. Euskal Antzerki Topaketak Azpeitian. Hirugaren asteburuan sartu dira jada emanaldiak eta azken txanpan dira. Aste osoan zehar Eskola Antzerkiak hartu du Soreasu eta Azpeitiko ikasleez gainera, Bermeoko, Amezketako edo Errezilgo antzerkilariak izan dira taula gainean. Gaurtik, ostegunetik, igandera bitartean hiru lan ikusteko parada izango da.

Sormen Gunean izango da gaurko eskaintza. Kulturaz Kooperatibaren sormen egonaldietan gauzatutako antzezlana, 'Mendia', azalduko du Talka obrak. Helduentzat lana da eta 19:00etan izango da.

Familientzat eskaintza hartuko du zapatuan Soreasuk. Borobil Teatroaren 'Alibaba eta 40 lapurrak' ikusteko aukera izango dute gurasoek nahiz haurrek, 17:00etan hasita.

Azkenik, igandean, bakardadearen eta jasotako posdatarik gabeko gutunen bitartez, bost urte preso dagoen Mikelek bere bizitzaren errepasoa egingo du. 'Posdatarik gabeko gutunak' izenburupean taularatuko du obra Xake Produkzioak, 19:00etan hasita.

Honenbestez, obra bakarra geratuko da Antzerki Topaketei amaiera emateko. Baina hori hurrengo astean izango da. Azaroaren 24an, 'Sorginen baratza' Eromen elkartearen lanak jaitsiko du Soreasuko teloia hurrengo urtera arte.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Azken txanpan sartu dira Euskal Antzerki Topaketak