
Azpeitia
Azpeitia Gasteiz ibilbideko hirugarren etapa egingo da larunbat honetanSecciones
Servicios
Destacamos
Azpeitia
Azpeitia Gasteiz ibilbideko hirugarren etapa egingo da larunbat honetanLagun Onak mendi bazkunak aurtengorako duen egitasmo nagusiaren hirugarren etapara iritsi da. Larunbat honetan izango da. Azpeitia Gasteiz ibildeko zati honetan Zegama eta Arantzazu lotuko dituzte, tartean lurraldeko gailur mitiko bat zeharkatuz: Aizkorri. Hala ere, mendizale elkarteak gogoratu du Aizkorrira igo nahi ez dtenek izango dutela aukera tontorra egin gabe ibilaldian parte hartzeko.
Beraz, bi alternatiba izango dira oraingoan. Estreinakoan Aizkorritik igaroz gero, 19 kilometro eta 1.300 metroko desnibel positiboa izango ditu ibilbideak; Aldiz, Aizkorri gabe, 20 kilometroko ibilaldia izango da, 600 metroko desnibel positiboarekin.
Goizeko 07:00etan izango da irteera eta anbulatorio aurrean hartuko dute autobusa.
Hurrengo etapa maiatzaren 31n izango da. Arantzazutik Lenitz Gatzagara bitarteko ibilbidea osatuko dute orduan, 28 km.-koa. Zazpi etapetan burutu nahi duute Azpeititik Gasteizera bitarteko zatia Lagun Onakekoek, tartean, Aizkorri ez ezik, Anboto eta Gorbea mendiak eginez. Azken etapa urriaren 18an aurreikusten dute, Murgia eta Arabako hiriburuaren arteko 21 kilometroak egingo dituzte.
Bestalde, igandean Santa Engrazi Eguna izango da. Hori dela eta, Lagun Onak mendi bazkunako kideek goiz pasa antolatu dute haur eta gaztetxoei zuzenduta. Ohi bezala, oinez edo autobusez joateko aukera izango dute partehartzaileek. Autobusa goizeko 09:00etan hartuko dute, anbulatorio aurretik.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La NASA premia a una cántabra por su espectacular fotografía de la Luna
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Favoritos de los suscriptores
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.