Urgente Las 10 noticias clave de la jornada
Asier Aramendik hartuko du Arantxa Larrañagaren erreleboa. LAGUN ONAK M.B.

Azpeitia

'Azpeitia-Gasteiz Hiru Handietatik barrena' izango da 2025eko Lagun Onaken egitasmoa

Ibilbidea zazpi etapatan egitea aurreikusten da, eta guztira 190 kilometroko inguru osatuko dira otsailetik martxora bitartean

Eli Aizpuru

Azpeitia

Jueves, 19 de diciembre 2024, 20:28

Azpeitia-Hazparren izan zen 2017an; Azpeitia-Bilbo kostatik, 2018an; Ardoaren eta arrainaren ibilbidea, 2019an; Azpeitia-Iruñea, 2022an; Azpeitia-Hiru Erregeen Mahaia, 2023an eta Tutera-Azpeitia, azkena, aurten, 2024an. Mendizaleek ibiltzen eta ibiltzen jarraitu nahi dute eta lagunartean erronkak osatzen. Hori dela eta, aurkeztu berri dute datorren urteko, 2025eko, egitasmoa: Azpeititik Gasteizera bitarteko ibilaldia burutuko dute, Hiru Handietatik barrena. Azken urteetan egin diren ekimenak mapan jarriz gero, Gasteiz aldera gerturatzea falta zitzaien Lagun Onak MBko mendizaleei, eta horixe izango da hurrengo urteko helburua.

Publicidad

Hilean etapa bat eginez, eta bidean zehar eskualde eta tontor ezberdinak zeharkatu ostean, bi herri lotuko dituzte. Ekimena erakargarriago egiteko, bidea Hiru Haundietatik barrena egitea proposatzen da. Hau da, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hiru tontor nagusietatik igarotzea: Aizkorri (1.523 metro), Anboto (1.331 metro) eta Gorbea (1.482 metro). Ibilbidea zazpi etapatan egitea aurreikusten da, eta guztira 190 kilometroko inguru osatuko dira. Egitasmoa ahalik eta mendizale gehienentzat egingarriagoa izateko, hirugarren eta bostgarren etapak Aizkorri eta Anboto tontorretatik igaro gabe egiteko aukera emango zaie parte hartzaileei.

Lehenengo etapak Azpeitia eta Zumarraga lotuko ditu. Izarraitz Birako bidetik Otarrera igo, eta handik Zazpi Kurutze Mendi Martxako ibilbidea jarraituko dute mendizaleek. Bigarren etapan, Arranoaitz mendia igoko dute, eta Udanatik pasa ostean Zegamarako bidea egingo dute, Aizkorriren magaletik. Mendi hau hirugarren etapan igoko dute, eta ondoren Arantzazun amaituko da eguneko txangoa.

Laugarren etapan Arabako lurretan sartuko dira mendizaleak, bidean Andarto eta Degurixa bezalako paraje ezagunak zeharkatu ostean. Landako urtegian amaituko dute eguna. Bosgarren jardunaldian Otxandiorako bidea egingo dute mendizaleek, tartean Anboto gailurrera igota. Seigarren etapan, aldiz, Gorbea izango da protagonista, eta mendi hau egin ostean Murgiara jaitsiko dira parte hartzaileak. Murgia-Gasteiz izango da azkeneko etapa. Otsailaren 15eran hasi eta urriaren 18an amaituko da erronka.

Zuzendaritza aldaketa

2025etik aurrera Lagun Onak zuzendaritza berria izango du. Arantxa Larrañagak lehendakaritzan erreleboa emango dio Asier Aramendiri. Mikel Agirre izango da presidenteordea; Aitor Unanue idazkaria eta Josu Izagirre berrriz diruzaina, bazkideen urteko batzarrean erabakita.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad