Borrar
Ikastolako haurrak eta antolatzaileak atzo egindako agerraldian. E.A.
Azpeitiko Ikastola Ikasberrik eman du Kilometroen egitarauaren berri

Azpeitia

Azpeitiko Ikastola Ikasberrik eman du Kilometroen egitarauaren berri

Lau gune izango dira: Ikastolan, Loiolan, Esklabetan eta plazan eta Pirritx, Porrotx eta Marimotots omenduko dituzte

Eli Aizpuru

AZPEITIA.

Jueves, 26 de septiembre 2024, 20:19

Lau gune (Loiola, Ikastola, Esklabak eta plaza), adin guztietako jendearentzat ekintzak eta ikuskizunak izango dira. Azpeitiko Ikastola Ikasberriko antolatzaileek atzo eman zuten urriaren 6an herrian ospatuko den euskararen eta Ikastolen aldeko jai erraldoiaren berri. Askotariko ekintzak izango dira eta horien artean, Pirritx, Porrotx eta Maromotots omenduko dituzte.

Horien artean, bitan aurrez izena eman beharko da. Batetik, Ikastolan 600 lagunentzat bazkaria izango dute. Paella eta haragi-bolekin osatutako menua egongo da haurrentzat eta helduentzat. Begetarianoentzat eta zeliakoentzat aukera ere eskainiko da: entsalada eta paella begetalarekin. 20 euro ordaindu beharko da helduen menua, eta 10 umeena. Astelehenetik aurrera, eta urriaren 4ra arte txartelak online erosteko aukera dago Kilometroan webgunean, eta egunean bertan tiket-postuetan egongo dira.Bestalde, Ikastolako Xarma parkean Antxieta Arkeologia taldeak eta Bihotz Urdinak elkarlanean antolatu duten ekimenerako aurrez izena eman behar daKilometroak webgunean, 'Agenda' atalean. LH3tik LH6ra arteko umeei zuzenduta dago ekimen hori, eta aurpegi pintaketa, bitxigintza, arkeologiari buruzko azalpenak eta 'indusketa' saioa egingo dituzte, altxorraren bila gisara.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Azpeitiko Ikastola Ikasberrik eman du Kilometroen egitarauaren berri