![Azpeitiko Udalak 10.000 euroko diru-laguntza bideratuko du Valentziara](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/11/06/1488203894.jpg)
Azpeitia
Azpeitiko Udalak 10.000 euroko diru-laguntza bideratuko du ValentziaraSecciones
Servicios
Destacamos
Azpeitia
Azpeitiko Udalak 10.000 euroko diru-laguntza bideratuko du ValentziaraAzpeitiko Udalak bat egin du euskal erakundeek laguntza Valentziara modu antolatuan eta benetako beharrei erantzunez bidaltzeko egindako deiarekin. Udaletik helarazi dutenez, 10.000 euroko laguntza bideratuko du Azpeitiak DANAk eragindako hondamendiak kaltetuei laguntzeko.
Eusko Jaurlaritzak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foro aldundiek eta Eudelek, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzaren bitartez, etengabeko harremana dute Valentziako Generalitatearekin, zuzenean jakiteko zein diren kaltetutako pertsonen behar zehatzak. Ondorioz, herritarren elkartasuna «egokia eta eraginkorra» izan dadin, tokian bertan lanean ari diren instituzio eta erakundeek esaten dutenari erreparatzeko eskatu dute euskal erakundeek.
Saihestu beharreko egoerak azaldu dituzte eta horien artean daude material dohaintzak egitea, norbere kabuz jardutea edota kaltetutako eremuetara joatea. Aldiz, halako egoerei erantzuteko gai diren eta eragindako eremuetan presentzia duten erakundeei dohaintza ekonomikoak egitea eta egoera honetan laguntzen duten euskal erakundeetan boluntario lanak egitea gomendatu dute,
Valentziako Generaliteak Som Solidaritat Dana gunea jarri du laguntzak eta dohaintzak bideratzeko. Dohaintza ekonomikoak egiteko, besteak beste, erakunde hauen kontuak erabil daitezke: Gurutze Gorria batetik: Kutxa Bank (ES52 2095 5092 0210 6095 0085); Laboral Kutxa (ES52 3035 0050 7205 0075 1008); Bizum: 01376 edo Online (www.cruzroja.es/colabora)
Edo Caritas, bestetik: Kutxabank (ES85 2095500107 1062 435374); Laboral Kutxa (ES74 3035006041060 010 0001); Fiare (ES11 1550000121 000 5422 720); Bizum: 38029 (Kontzeptua: DANA Valencia) eta azkenik, online: https:// www. caritasgipuzkoa. org/es/noticias/caritas-gipuzkoa-con-valencia-dona.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.