Borrar
Udaleko ordezkari politikoak, teknikariak eta Osasun zentrokoak udako ikastaroaren berri emateko elkartu ziren Basazabalen E.A.
Azpeitiko zaintza emozionalaren eredua, EHUren udako ikastaroetan

Azpeitiko zaintza emozionalaren eredua, EHUren udako ikastaroetan

'Zaintza emozionalerako eredu berritzaileak tokiko administrazioen ikuspegitik. Azpeitiko esperientzia' lelopean izango da uztailaren 16an eta 17an

Eli Aizpuru

Azpeitia

Viernes, 10 de mayo 2024, 18:31

Tokiko administrazioen egitekoa da herritarren beharrak artzertzea eta horiei erantzutea. Hortik abiatuta, herritarren ongizate emozionala bermatzeko prebentzioan eragiteko konpromisoa bere gain hartu du Azpeitiko Udalak . Hala, doako psikologo zerbitzua, familientzako eta nerabeentzako orientazio-zerbitzua edo esku-hartze goiztiarreko programa, besteak beste, ipini ditu abian. Zerbitzu horiengatik guztiengatik interesa piztu du Azpeitiko esperientziak herritik kanpo eta hori azaltzeko baliotuko du erakundeak EHUren udako ikastaroa. 'Zaintza emozionalerako eredu berritzaileak tokiko administrazioen ikuspegitik' izenburupean ikastaroa Miramar jauregian, Donostian, izango da eta uztailaren 16an eta 17an, bi goizetan zehar eskainiko da.

Udaleko sail desberdinetako teknikariek eta ordezkaritza zabalak hartuko du parte eta «mimo handiz» ari da erakundea ikastaroa prestatzen zaintza emozionala udalaren «lehentasunetako bat» delako. Hala utzi nahi izan zuten agerian ostegunean Basazabal jauregian elkartutakoek. xehetasunak azaldu zituzten, Nagore Alkorta alkateak, Leire Goenaga Gizarte Zerbitzuetako batzordeburuak eta ikastaroan parte hartuko duten udalaren hiru sailetako teknikariek –Gizarte Zerbitzuetako Edurne Zubia, Gazteriako Aloña Larrañaga eta Hezkuntzako Edurne Korta-.

Uztailaren 16an 09:00etatik 13:15era eta uztailaren 17an 09:00etatik 13:30era emango dute ikastaroa. Lehen egunean, herritarren zaintza emozionalaz ariko dira, sailen arteko «koordinazioa» eta «prebentzioa» nabarmenduz.

Bigarren egunean, nerabezaroa izango da ardatz eta hezkuntza formaleko nahiz ez formaleko eta Gizarte Zerbitzuetako profesionalek prebentzioan egiten duten lana azalduko dute.

Amaitzeko, Bartzelonako Sant Joan de Déu ospitaleak martxan jarri duen Henka programa berritzailea ezagutzeko aukera ere izango da.

Prezio bereziak azpeitiarrentzat

Matrikula egiteko bide arruntena EHUren webgunearen bidez da, uik.eus helbidetik. Hala ere, Azpeitiko Udalak prezio bereziak eskainiko ditu matrikula Azpeitiko Udalaren bidez eginez gero, Azpeitian bizi direnek edo Azpeitiko anbulatorioan edo herriko ikastetxeren batean lan egiten dutenek 20 euro ordaindu be-harko dituzte. 25 urte baino gutxiago izanez gero, doan izango da matrikula. Azpeitiko Udalaren webgunean aurki daiteke esteka edo udaleko Herritarren Arreta Zerbitzuan ere egongo dira inprimakiak. Aurrez aurre Miramar jauregian edo online egin daiteke matrikula. 20 orduren balio akademikoa izango du ikastaroak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Azpeitiko zaintza emozionalaren eredua, EHUren udako ikastaroetan