Azpeitia
Azpeskirola elkartea sortu da Eskola Kirolaren eskaintza bateratua egitekoAzpeitia
Azpeskirola elkartea sortu da Eskola Kirolaren eskaintza bateratua egitekoAzpeitia
Jueves, 26 de septiembre 2024, 20:20
Datorren astean hasiko da aurtengo Eskola Kirola. 550 eta 600 haur inguruk hartuko du parte eta berrikuntzekin dator ikasturte honetako programa. Izan ere, Eskola Kirolaren eskaintza bateratu da. Horretarako elkarte bat sortu dute LHko ikasleak dituzten herriko hiru ikastetxeek eta udalarekin lankidetza hitzarmena sinatu dute. Azpeskirola elkartea aurkezteko eta ikasturteko erronken berri emateko elkartu ziren asteazken arratsaldean Nagore Alkorta alkatea eta udal ordezkariak; Azpeitiko Ikastola Ikasberri, Karmelo Etxegarai Azpeitiko Ikastola eta Iraurgi Ikastetxeko arduradunak; Eskola Kiroleko Koordinatzaile Mikel Segurola eta Azpeskirola elkarteko arduradun Alaitz Badiola.
Publicidad
Azken honek azaldu zituen elkarteak aurrera begira dituen erronkak: Antolakuntza «egonkor eta partehartzailea» sustatzea da estreinakoa. Eskola Kirola ikusarazi eta gizarteratzeko beharra ere ikusi dute. Beraz, eskaintzen dituen aukerak plazaratzeko web gunea sortu dute (azpeitikoeskolakirola.eus).
Zerbitzuaren kalitatea hobetzea izango da hurrengo erronka. Azkenik, ikasle guztiei Eskola Kirolerako sarrera «bermatzea» da beste baldintzetako bat. «Arrazoi ekonomikoengatik inor kanpoan ez geratzea ziurtatu behar dugu». Horregatik –Udalarekin hitzarmena medio– gizarte zerbitzuetatik bideratuko dituzte laguntzak.
Eskola Kirolaren proiektua ikastetxeena baino zabalagoa izatea nahi dute, «herri osoarena», herriko eragile desberdinekin gauzatuko dena. Bide horretan herriko kirol taldeekin eta gainerako eragileekin harremanak estutzeko borondatea eta elkarlanerako intentzioa azpimarratu dituzte.
«Orain arte bezala, aurrerantzean ere kirol aniztasunean oinarritutko da Azpeitiko Eskola Kirola, haurrei kirol ezberdinak ezagutzeko eta probatzeko aukera emateko, eta lehia bigarren maila batean utziz, eskola kirola ekintza ludikoa izatea sustatuko da», esan zuen Alkortak.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.