Azpeitia
Beasainen galdu eta Eibarren irabazi dute Xaputarrak taldekoek Gipuzkoako Taldekako Xake Ligaren bosgarren jardunaldianAzpeitia
Beasainen galdu eta Eibarren irabazi dute Xaputarrak taldekoek Gipuzkoako Taldekako Xake Ligaren bosgarren jardunaldianEli Aizpuru
azpeitia.
Miércoles, 12 de febrero 2025, 20:28
Gipuzkoako Taldekako Xake Ligaren bosgarren jardunaldia joatu zuten Azpeitiko Xaputarrak taldeko kideek pasa den larunbatean. Etxetik kanpo aritu ziren bi taldeak.
Publicidad
Lehen Mailan, Altuna y Uria A taldeak 3-1 galdu zuen Beasaingo Alfil klubekoen kontra. Eneko Alberdik eta Jose Andres Perezek berdinduta amaitu zuten neurketa eta Patxi Isasmendik eta Miguel Angel Gomezek galdu egin zituzten beren partidak, beraz, aurrenekoek lortutako puntu bakarrekin konformatu behar izan zuten azpeitiarrek.
Aldiz, Hirugarren Mailakoek Eibarren jokatu zuten. Nagusitasun osoarekin irabazi zuen Altuna y Uria B taldeak Hirugarren Mailako jardunaldiko bere neurketa, 0-4 irabazi baitzuten; Iñaki Urangak, Julen Azpillagak, Ekain Iriondok eta Kaiet Mujikak ordezkatu zuten Azpeitiko taldea eta partida bana etxeratu zuten.
Zapatuan ligako seigarren jardunaldiaren txanda izango da eta etxean lehiatuko dira Xaputarrak taldekoak.16:00etan hasita, Legazpiko Santikutzekoen kontra ariko dira Lehen Mailakoak, eta Debako San Roke taldea hartuko dute Hirugarren Mailakoek.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
La artista argentina Emilia, cabeza de cartel del Música en Grande
El Diario Montañés
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.