Azpeitia
Berdinketa eta garaipena etxeko taldeentzat Ligako seigarren jardunaldianSecciones
Servicios
Destacamos
Azpeitia
Berdinketa eta garaipena etxeko taldeentzat Ligako seigarren jardunaldianE. A.
Azpeitia.
Miércoles, 19 de febrero 2025, 20:45
Xaputarrak Azpeitiko xake elkarteko kideek etxean jokatu zuten Gipuzkoako Taldezkako Xake Ligari zegokion seigarren jardunaldia. Lehen mailakoek berdinketa lortu zuten Legazpiko taldearen kontra, eta hirugarren mailakoek, berriz, irabazi egin zuten Debako taldearen aurka.
Lehen mailako Altuna y Uria A taldeak alegia, Legazpiko Santikutz A taldearen aurka jokatu zuen, eta 2-2 emaitzarekin itxi zuten arratsaldea. Miguel Angel Gomez Montecelok irabazi egin zuen; Jose Andres Perezek eta Eneko Alberdik berdindu egin zuten; eta Patxi Isasmendik galdu egin zuen. Honela, 8 punturekin, sailkapeneko 5. lekuan da taldea. Larunbatean dute hitzordua Aretxabaletan eta Arrasate-Arlutz taldearen kontra ariko dira azpeitiarrak. 3. mailako Altuna y Uria B taldeak, berriz, 2,5-1,5 emaitzarekin bukatu zuen jardunaldia Debako San Roke taldearen kontra. Alejandro Monasteriok eta Alex Francok irabazi egin zuten; Iñaki Urangak berdindueta Caleb Solorzanok, galdu. 13,5 punturekin, sailkapeneko 6. lekuan da taldea, 6.rekin berdinduta. Larunbatean Bergaran lehiatuko dira Zaleak B taldearen kontra.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Pillado en la A-1 drogado, con un arma y con más de 39.000 euros
El Norte de Castilla
Premios a las mejores campañas publicitarias de España
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.