Borrar
Urgente Las 10 noticias clave de la jornada
Dantzariak, euren sariekin . Luis Alberdi 'Beltza'
Bergarako Saioa Galarragak eta Julen Murgiondok irabazi dute Azpeitiko Dantza Suelto Txapelketa
Azpeitia

Bergarako Saioa Galarragak eta Julen Murgiondok irabazi dute Azpeitiko Dantza Suelto Txapelketa

Guztira zortzi bikotek hartu zuten parte. Jone Arriaran eta German Aranburu eta Nora Aizpuru eta Iker Zabala azpeitiarrak sailkatu ziren bigarren eta hirugarren postuetan

Eli Aizpuru

Azpeitia

Lunes, 23 de diciembre 2024, 17:09

Urtero legez, hitzordu garrantzitsua hartu zuen Soreasu antzokiak pasa den larunbatean, Santo Tomas Egunean. Azpeitiko 43. Dantza Suelto Txapelketa jokatu zen eta zortzi bikotek hartu zuten parte sariketan. Bergarako Saioa Galarragarentzat eta Julen Murgiondorentzat izan ziren irabazleen zapia eta txapela.

Jone Arriaran eta German Aranburu azpeitiarrak sailkatu ziren bigarren. Hirugarren saria ere etxekoentzat izan zen. Nora Aizpururentzat eta eta Iker Zabalarentzat hain zuzen ere.

Hurrengo postuetan ere azpeitiarrak sailkatu ziren, laugarren sailkatuak June Elorza eta Elaia Elorza herritarrak izan ziren; bosgarrenak Izaro Arandia eta Hegoa Aizpuru eta June Izagirre eta Jare Labaka seigarrenak. Zazpigarren saria Zestoara joan zen, Leire Urrestilla eta Iker Urrestilla ainai-arrebak jaso zuten, eta, azkenik, zortzigarren postuan sailkatu zen Endika Osak eta Mikel Artolak osatutako Lezo-Usurbilgo bikotea.

Dantzariek fandango eta arin-arin bana dantzatu zituzten, Izarraitz txistulari taldeko kideen eta Estanga neba-arreba trikitilarien doinuekin. Pausoak, mugimendua, alde artistikoa eta melodia erritmoa hartu zituen kontuan epaimahaiak hauen lana balioztatzeko orduan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bergarako Saioa Galarragak eta Julen Murgiondok irabazi dute Azpeitiko Dantza Suelto Txapelketa