Azpeitia
Lunes, 23 de diciembre 2024, 17:09
Urtero legez, hitzordu garrantzitsua hartu zuen Soreasu antzokiak pasa den larunbatean, Santo Tomas Egunean. Azpeitiko 43. Dantza Suelto Txapelketa jokatu zen eta zortzi bikotek hartu zuten parte sariketan. Bergarako Saioa Galarragarentzat eta Julen Murgiondorentzat izan ziren irabazleen zapia eta txapela.
Publicidad
Jone Arriaran eta German Aranburu azpeitiarrak sailkatu ziren bigarren. Hirugarren saria ere etxekoentzat izan zen. Nora Aizpururentzat eta eta Iker Zabalarentzat hain zuzen ere.
Hurrengo postuetan ere azpeitiarrak sailkatu ziren, laugarren sailkatuak June Elorza eta Elaia Elorza herritarrak izan ziren; bosgarrenak Izaro Arandia eta Hegoa Aizpuru eta June Izagirre eta Jare Labaka seigarrenak. Zazpigarren saria Zestoara joan zen, Leire Urrestilla eta Iker Urrestilla ainai-arrebak jaso zuten, eta, azkenik, zortzigarren postuan sailkatu zen Endika Osak eta Mikel Artolak osatutako Lezo-Usurbilgo bikotea.
Dantzariek fandango eta arin-arin bana dantzatu zituzten, Izarraitz txistulari taldeko kideen eta Estanga neba-arreba trikitilarien doinuekin. Pausoak, mugimendua, alde artistikoa eta melodia erritmoa hartu zituen kontuan epaimahaiak hauen lana balioztatzeko orduan.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
El pueblo de Castilla y León que se congela a 7,1 grados bajo cero
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.