Azpeitia
Bertako artisauen azoka egingo da bihar, zapatuan, AzpeitianSecciones
Servicios
Destacamos
Azpeitia
Bertako artisauen azoka egingo da bihar, zapatuan, AzpeitianE.A.
AZPEITIA.
Jueves, 26 de septiembre 2024, 20:19
Artiekin artisau elkarteak azoka antolatu du bihar egun osoan zehar, Azpeitiko Udalaren laguntzarekin. 27 postu egokituko dituzte eta bertako nahiz Euskal Herriko hainbat eskulangileren produktuak ikusi eta erosteko aukera izango dute bertaratzen direnek, 10:00etatik 19:00etara bitartean.
Artisauen postuekin batera, talogileak ere izango dira, eta goizean zein arratsaldean tailer bana eskainiko dute. Goizeko tailerra Ametsen txokoak eskainiko du, eta 10:30etik 11:30era bitartean eskumuturrekoak egiteko aukera izango da. Arratsaldean, berriz, 17:00etan hasiko den Dona doniren izozki tailerra egingo da, Fernando Alberdiren eskutik. Parte-hartzaileek izozki bana jasoko dute amaieran.
Antolatzaileek herritar guztiak animatu dituzte azokara gerturatzeko eta bertako ekitaldiez gozatzeko.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.