![Bigarren 'egun magikoa' izango da larunbat honetakoa Txisteratik egitasmoaren barruan](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/09/28/98370156--1200x840.jpg)
Azpeitia
Bigarren 'egun magikoa' izango da larunbat honetakoa Txisteratik egitasmoaren barruanSecciones
Servicios
Destacamos
Azpeitia
Bigarren 'egun magikoa' izango da larunbat honetakoa Txisteratik egitasmoaren barruanOstiralez abiatu zen zortzigarrenTxisteratik egitasmoa Dinamoan egindako gertuko magiarekin. 'Egun magikoa' izango da larunbat honetakoa ere Azpeitian. Fantasia eta trikimailuekin gozatzeko aukera izango dute herritarrek. Magia poteoa izango da gaur eguerdian eta arratsaldean, berriz, gala nagusiak itxiko du zortzigarrena izango den egitasmoa.
12:30ak inguruan kaleko magiaz gozatzeko aukera izango da Alde Zaharrean.
Gala nagusia, berriz, 19:00etan hasiko da eta urtero egin ohi den moduan, Soreasu antzokian izango da. Oholtzan ariko dira Rubi Ferez eta Juan Capilla, baita Eneko Gutierrez eta Potx Magoa ere. «Potx-ek eta Gutierrezek magia komiko eta freskoa eskainiko dute; Capillak emanaldi ikusgarria eskainiko du eta Rubik mundu mailan saritutako ikuskizuna», aurreratu dute antolatzaileek. Iagomago herritarra arduratuko da gala zuzentzeaz, eta honek ere bere ukitua emango dio saioari.
Gala nagusirako sarrerak eskuragarri daude oraindik. 10 euro balio du eta kulturaz.eus atarian lor daitezke.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.