Azpeitia
Bigarren 'egun magikoa' izango da larunbat honetakoa Txisteratik egitasmoaren barruanAzpeitia
Bigarren 'egun magikoa' izango da larunbat honetakoa Txisteratik egitasmoaren barruanAzpeitia
Viernes, 27 de septiembre 2024, 20:27
Ostiralez abiatu zen zortzigarrenTxisteratik egitasmoa Dinamoan egindako gertuko magiarekin. 'Egun magikoa' izango da larunbat honetakoa ere Azpeitian. Fantasia eta trikimailuekin gozatzeko aukera izango dute herritarrek. Magia poteoa izango da gaur eguerdian eta arratsaldean, berriz, gala nagusiak itxiko du zortzigarrena izango den egitasmoa.
Publicidad
12:30ak inguruan kaleko magiaz gozatzeko aukera izango da Alde Zaharrean.
Gala nagusia, berriz, 19:00etan hasiko da eta urtero egin ohi den moduan, Soreasu antzokian izango da. Oholtzan ariko dira Rubi Ferez eta Juan Capilla, baita Eneko Gutierrez eta Potx Magoa ere. «Potx-ek eta Gutierrezek magia komiko eta freskoa eskainiko dute; Capillak emanaldi ikusgarria eskainiko du eta Rubik mundu mailan saritutako ikuskizuna», aurreratu dute antolatzaileek. Iagomago herritarra arduratuko da gala zuzentzeaz, eta honek ere bere ukitua emango dio saioari.
Gala nagusirako sarrerak eskuragarri daude oraindik. 10 euro balio du eta kulturaz.eus atarian lor daitezke.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.