Azpeitia
Bisita gidatu batekin amaituko da igande honetan Nora Alberdi azpeitiarraren erakusketaSecciones
Servicios
Destacamos
Azpeitia
Bisita gidatu batekin amaituko da igande honetan Nora Alberdi azpeitiarraren erakusketaE. A.
azpeitia.
Jueves, 17 de octubre 2024, 19:58
Azken hamabost egun hauetan zabalik da 'Etxean bezala. Com a casa' argazki erakusketa Foruen ibilbideko udal aretoan. Nora Alberdi azpeitiarraren da eta igandera bitartean izango da ikusgai.
Kulturaz kooperatibak urte hasieran eman zion hasiera DOI erakusketa programari. eta bosgarren erakusketa da Nora Alberdi artistarena.
'Etxean bezala. Com a casa' lana gertuagotik ezagutu nahi dutenek aukera izango dute igandean, urriaren 20an, 12:00etan, sorkuntzaren ingurukoak argazkilariaren ahotik jasotzeko. Bisita doan den arren, parte hartzeko izena ematea eskatzen da . Kulturaz.eus atariaren bitartez egin daiteke.
Alberdik eguneroko bizitza xumeari darion poetika harrapatzen du argazkietan. Ikuslea etxean bezala sentitzen da, munduari begiratzeko modu horrek barruan hartzen duelako.
Kulturaz kultur kooperatibak sormena babestu eta sortzaileen lana ikustera emateko ahaleginean abiatu zuen DOI izeneko erakusketa programa eta egitasmora batu den bosgarren artista da azpeitiarra.
Erakusketa ikusi ez dutenek, honako ordutegian egin dezakete, igandera bitartean: Ostiralean 18:00etik 20:00etara eta larunbatetan eta igandean, aldiz, 13:00etatik 14:00etara kontuan hartuta 12:00etan protagonista bera bertan izango dela bere lanaren berri emateko.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El pueblo de Castilla y León que se congela a 7,1 grados bajo cero
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.