Borrar

Azpeitia

Buztinarekin eskulturak egiteko hastapeneko ikastaroa Arte eta Diseinu ikastegian

S. U.

AZPEITIA.

Jueves, 5 de septiembre 2024, 20:10

Arte eta Diseinu ikastegiak uztinarekin eskulturak egiteko lehenengo hastapeneko ikastaroa eskainiko du aurten.

Ikasleek modelatua 3Dn ikasi ahal izango dute, buztina, formak, proportzioak eta bustoak landuko dituzte; gainera, irudimena landuko dute. Klaseak ostegunetan izango dira, 18:30etik 20:00etara bitartean, eta Mikel Sanjuanek emango ditu.

2024-2025 ikasturtea hilaren 9an hasiko da ADIn. Buztinarekin eskulturak egiteko hastapeneko ikastaroaz gain, ikasturte honetan 4 eta 12 urte bitarteko umeentzako marrazketa eta eskulanak, pintura tailerra eta egur tailla ikastaroak eskainiko dira.

Umeen marrazketa eta eskulan eskolak astelehenetik ostegunera eskainiko dituzte, 17:15etik 18:30era; pintura tailerra ere astelehenetik ostegunera emango dute, bi txandatan, 15:30etik 17:00etara edo 18:30etik 20:00etara; eta egur tailla, aldiz, 18:30etik 20:00etara bitartean.

Informazioa gehiago eta izen-emateak: Arte eta Diseinu ikastegian (Jose Artetxe, 3), 943 812808 edo 688.751887 edo artetadiseinu@gmail.com helbide elektronikora idatzi.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Buztinarekin eskulturak egiteko hastapeneko ikastaroa Arte eta Diseinu ikastegian