Borrar
Urgente Las diez noticias clave de la jornada
Itsasoko irudi ikusgarriak ikusi ahal izango dira. DV
Cimasub, Nazioarteko Itsaspeko Zinema Zikloa, Azpeitian izango da gaur

Azpeitia

Cimasub, Nazioarteko Itsaspeko Zinema Zikloa, Azpeitian izango da gaur

'Irudi bakoitza, konpromiso bat. Begirada bakoitza, aukera bat' lelopean, 19:00etan izango dira proiekzioak, Soreasun, doan

Eli Aizpuru

Azpeitia.

Martes, 25 de marzo 2025

Itsaspeko zinema Azpeitira iritsiko da gaur, asteazkenarekin, planeta osoko itsaspeko paisaia harrigarriei leihoa eskaintzen dien proiekzio sortarekin. 19:00etan izango da Soreasu Antzokian eta hainbat film labur ikusteko aukera izango da. Sarrera doan da.

'Irudi bakoitza, konpromiso bat. Begirada bakoitza, aukera bat' lelopean itsas munduaren hainbat alderdi aztertuko dira film laburren eta dokumentalen bidez. Itsas biodibertsitateari eta espezieen eta ingurunearen arteko harremanei buruzko saioa da. Kontserbazioaz eta jasangarritasunaz arituko da, klima aldaketa eta kutsadura bezalako gaiak jorratuz, eta itsasoari lotutako giza eta kultur istorioak nabarmenduko ditu.

Munduko itsas paisaiarik ikusgarrienetatik eramango ditu ikusleak, kontserbazio premia larria gogorarazten duen bitartean.

Olivier Bourgeoisen eta Emma Josefina Petterssonen 'Red Alert on Corals' filmarekin hasiko da emanaldia. Lau minutuko film labur honek koralezko arrezifeek maila globalean duten krisiari jartzen dio arreta. Singapurren filmatua dago.

'Raja Ampat, The last Paradise' , David Galvañ Fernándezena da hurrengo lana, Urrezko Baranda irabazi du eta lau minutuko film laburra da. Indonesian grabatua dago.

'A Truly Plastic Neutral Fishery' (Pepe Brix) da hirugarren proiekzioa. Kontzientzia ekologikoaren mezuagatik Aquarium saria jaso zuen lan honek. Azoreetako arrantza-ontzidiaren bidaia kontatzen du dokumental honek sei minututan,

Alfred Schaschlen 'Magic of the Macroverse' filma da hurrena. Film laburren sailean Urrezko Baranda irabazi zuen. Filipinetan filmatuta dago.

Lehiaketara aurkeztutako 100 argazki onenak biltzen dituen diaporama ere eskainiko da.

Jarraitzeko, Shireen Rahimi zinemagilearen 'Heart of the Sea' film laburra izango da ikusgai. Hamar minutuko lan honek Orain Gipuzkoa saria jaso du emakumeen lan onenari esker, eta Bermudasen iragana eta oraina lotzen ditu,

Azkenik, saioko dokumentalik luzeenari egingo zaioa tartea. Felipe Ravina eta José Hernandezen 'Nika - El calderón tropical' . Urrezko Baranda irabazi du eta 29 minutuko iraupenarekin protagonistaren eta kalderoi tropikal baten arteko harremana kontatzen du. Kanariar Uharteetan filmatuta dago, uhartearen gehiegizko ustiapena salatzen garapen iraunkorrago baten aldeko oihua eginez.

Itxaspeko txikizikloa

Ingurumenaren defendatzaileen hurrengo belaunaldia prestatzeko helburuarekin, goizean, 10:00etan hasita, ikasleek izango dute aukera Soreasu antzokira gerturatzeko. Itsas-kontserbazioa, klima-aldaketa eta itsaspeko biodibertsitatea bezalako gaiak jorratzen dituzten hezkuntza-film laburren proiekzioetan parte hartuko dute.

Ondoren, itsas munduko adituek hitzaldiak emango dituzte, eta itsasoak dituen arazoak partekatuko dituzte ikasleekin, baita ozeanoa babesteko irtenbideak ere.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Cimasub, Nazioarteko Itsaspeko Zinema Zikloa, Azpeitian izango da gaur