Dantza garaikideko oinarrizko mugimenduak ezagutzen hasteko aukera izango da hilak 17an.

Azpeitia

Dantza garaikideko oinarrizko mugimenduak ezagutzen hasteko aukera, irailak 17an

Aiala Etxegaraik dinamizatutako du doako saio irekia. 16 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago, eta ez da beharrezkoa aurretik ezagutza izatea

Sara Utrera

Azpeitia

Lunes, 2 de septiembre 2024, 19:41

Dantza garaikideko oinarrizko mugimenduak ezagutzen hasteko aukera izango da hilak 17an, Soreasuko Dinamoa sormen gunean. Aiala Etxegarai dantzari eta koreografo azpeitiarrak gidatutako ikastaroa 19:00etan hasiko da, eta ordu eta erdiko saioa izango da. Bertan, dantza estilo honetako oinarrizko mugimenduak landuko dituzte parte hartzaileek.

Publicidad

Dantza garaikidea probatu eta dantza estilo horretara hurbildu nahi duten guztiei zuzendutako saioa izango da irailaren 17koa. Dantza estilo hori ezagutzea, oinarrizko mugimenduen ezagutza jasotzea eta gozatzea du helburu.

Ikastaroa 16 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago, eta ez da beharrezkoa aurretik ezagutza izatea.

Izen-ematea doakoa da eta parte hartu nahi duen orok izena eman dezake https://dinamoa.eus/gorputza-mugimenduan/ atarian aurkituko duen estekako galdetegia betez.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad