Borrar
Urgente Las 10 noticias clave de la jornada
Desgaraian Sanagustin kulturgunean. Kulturaz
Datorren asteartean, abenduaren 17an, ipiniko dituzte salgai Kultur Bonuak
Azpeitia

Datorren asteartean, abenduaren 17an, ipiniko dituzte salgai Kultur Bonuak

Arratsaldeko seietan irekiko da 2025eko Kultur Bonua erosteko aukera, kulturaz.eus webgunean

Eli Aizpuru

Azpeitia

Jueves, 12 de diciembre 2024, 14:54

Kulturak eta kultur arloan herrian antolatzen diren ekitaldiak geroz eta gehiago izateaz gain -kulturaz kooperatibaren lanari esker-, handia da baita ere herrian dagoen kultura gosea. Hori dela eta ipini zuen abian Kulturaz Kooperatibak Kultur Bonua 2013. Hirugarren urtez, beraz, datorren urterako ere, Kultur Bonuak eskuratzeko aukera izango dute herritarren. Datorren asteartean, abenduaren 17an izango da. 18:00etatik aurrera lortu ahal izango dira bonuak kulturaz.eus webgunearen bitartez.

Bonuak 120 euroko kostua izango du eta kooperatibak, Azpeitiko udalaren laguntzaz, ikasle, langabetu, pentsiodun eta familia ugariei deskontua egingo die, beharrezko dokumentazioa aurkeztuta. Bonu kopurua mugatua da eta gutxienez 16 urte dituztenek eskuratu ahal izango dute. Kultur Bonu orokorra transferigarria izango da, Kultur Bonu deskontuduna ordea ez.

Aurreko urtean bezala, 2025eko bonua digitala izango da, Kulturaz app-aren bidez. Bertan, Kultur Bonuaren kodea izateaz gain, erabileraren jarraipena emango da.

Ekitaldiak doan

Aukera honen bidez, Sanagustin kulturgunean, Soreasu Antzokian edota Dinamoa sormen gunean Kulturaz Kooperatibak antolatutako sarreradun ekitaldiez doan gozatzeko aukera eskaintzen da. Honela, bonua eskuratzen dutenek, 10na sarrera izango dituzte kontzertuetarako, zinema saioetarako; antzerki, bakarrizketa edo dantza emanaldietarako; eta beste hamar txartel baita ere, haurren ikuskizunetarako. Bestalde, zenbait kontzertutan sarrerak lortzeko edo ikastaroetan parte hartzeko deskontuak ere izango dituzte.

Kultur Bonu bakoitzarekin ekitaldiko bi sarrera (gehienez) hartu ahal izango dira (bi erabilera gisa zenbatuko da) erosketa bakar batean. Ekitaldi guztietarako sarrerak aurrez hartu beharko dira kulturaz.eus atarian. Bonudunek sarreren salmenten inguruko informazioa izango dute, aurrez.

Agenda oparoa

Diziplina desberdinetako ekitaldi ugariz osatutako urte oparoa izango da 2025a. Horien berri kulturaz.eus atarian eskuratu daiteke. Datak gerturatu ahala ekitaldi gehiagoren berri ematen joango direla aurreratu dute Kulturazetik.

Kultur Bonua izan da herritarrei kultura eskura jarri eta kultur komunitatea indartzeko tresnetako bat. Horren harira, azken urteotan kulturzale berriak sortzeko estrategiak diseinatzen dihardu Kulturazek, «kulturak etorkizunik izango badu ezinbestekoa da dugun ikuslegoa indartu eta belaunaldi berriak erakartzea», esan dute.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Datorren asteartean, abenduaren 17an, ipiniko dituzte salgai Kultur Bonuak