Borrar
Aurtengo Erakusleiho lehiaketan sarituak irabazitako sariekin. E.A.
Egaña gozotegiak irabazi du Azpeitiko Gabonetako XIII. Erakusleiho Lehiaketa

Azpeitia

Egaña gozotegiak irabazi du Azpeitiko Gabonetako XIII. Erakusleiho Lehiaketa

Guztira, 26 saltokik hartu dute parte, non Kontxi Arraindegia izan da bigarren saritua eta Keizpe, hirugarrena

Eli Aizpuru

AZPEITIA.

Lunes, 30 de diciembre 2024, 19:49

Asteburuan eman dituzte Bertan merkatari elkarteak banatutako XIII. Erakusleiho Lehiaketako sariak, non 26 saltokik hartu dute parte aurten. San Agustinen egindako ekitaldian jakinarazi zituzten saridunak larunbatean. Aditu batek epaitu ditu lanak, eta lehen saria Egaña gozotegiak irabazi du. 600 euro jaso zituen bertako arduradunak Leire Sarasua zinegotziaren eskutik.Bigarren saria, 400 eurokoa, Kontxi arraindegiak jaso zuen, eta hirugarrena, 200 eurokoa, Keizpek.

Bestalde, 25 urte bete dituzten Azpeitiko bi saltokiri aitortza egin zioten merkatariek. Prest arropa zaintza eta Azkoiti erloju denda errekonozituak izan ziren.

Ginkana

Merkatariek Ginkanako irabaz-leak ere saritu zituzten, egun hauetan herriko dendetan erosketak egiteagatik. 500 euroko saria Isabel Etxeberriak jaso zuen, eta 200 euroko beste bost sariak, berriz, Mila Otaegi, Irati Etxeberria, Aloña Larrañaga, Ana Mari Zubimendi eta Ane Azpillagarentzat izan ziren.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Egaña gozotegiak irabazi du Azpeitiko Gabonetako XIII. Erakusleiho Lehiaketa