Azpeitia
Egaña gozotegiak irabazi du Azpeitiko Gabonetako XIII. Erakusleiho LehiaketaAzpeitia
Egaña gozotegiak irabazi du Azpeitiko Gabonetako XIII. Erakusleiho LehiaketaEli Aizpuru
AZPEITIA.
Lunes, 30 de diciembre 2024, 19:49
Asteburuan eman dituzte Bertan merkatari elkarteak banatutako XIII. Erakusleiho Lehiaketako sariak, non 26 saltokik hartu dute parte aurten. San Agustinen egindako ekitaldian jakinarazi zituzten saridunak larunbatean. Aditu batek epaitu ditu lanak, eta lehen saria Egaña gozotegiak irabazi du. 600 euro jaso zituen bertako arduradunak Leire Sarasua zinegotziaren eskutik.Bigarren saria, 400 eurokoa, Kontxi arraindegiak jaso zuen, eta hirugarrena, 200 eurokoa, Keizpek.
Publicidad
Bestalde, 25 urte bete dituzten Azpeitiko bi saltokiri aitortza egin zioten merkatariek. Prest arropa zaintza eta Azkoiti erloju denda errekonozituak izan ziren.
Merkatariek Ginkanako irabaz-leak ere saritu zituzten, egun hauetan herriko dendetan erosketak egiteagatik. 500 euroko saria Isabel Etxeberriak jaso zuen, eta 200 euroko beste bost sariak, berriz, Mila Otaegi, Irati Etxeberria, Aloña Larrañaga, Ana Mari Zubimendi eta Ane Azpillagarentzat izan ziren.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.