Borrar
Jaialdian parte hartu zuten Azpeitiko hainbat trikitilari. ARGAZKIAK E.A.
Azpeitia: Ehunka trikitilari bildu ditu Azpeitian Trikigiro Egunak
Azpeitia

Ehunka trikitilari bildu ditu Azpeitian Trikigiro Egunak

Soinuarekin eta panderoarekin alaitu dituzte Sanagustin aurrena eta Alde Zaharra, hurrena, gaua erromeriarekin amaitzeko

ELI AIZPURU

azpeitia.

Domingo, 30 de octubre 2022, 00:05

XVII. Trikigiro jaialdia ospatu zen atzo Azpeitian eta arratsaldean hasita trikiti doinuak nagusitu ziren herrian.

Adin guztietako trikitilariak, gaztetxo nahiz heldu, bailarako herrietatik eta Hernanitik gerturatu ziren Azpeitira. Estreinako Sanagustin kulturgunean bildu ziren, bertan beraien abilezia erakusteko. Jende ugari bildu zen kulturgunean eta txalo zaparrada artean agurtu zituzten protagonistak.

Behin entzunaldia amaituta, kalejira egin zuten Alde Zaharrean. Trikiti doinuekin batera dantzarako tartea ere hartu zuten eta behin kaleak girotuta, mahaiaren bueltan izan zuten hurrengo hitzordua. 170 lagun, heldu nahiz gazte, bildu ziren Sanagustinen afaltzera. Nola ez, trikitia protagonista izan zen gau osoan eta erromeriarekin amaitu zen jaia.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ehunka trikitilari bildu ditu Azpeitian Trikigiro Egunak