Borrar

Ekonomia sozial eraldatzaileko ekintzaileentzat formazioa, Basazabalen

E.A.

AZPEITIA.

Miércoles, 4 de diciembre 2019, 00:14

Azpeitiko Udalak eta Olatukoop-ek (Ekonomia Sozial Eraladatzailea sustatzeko sareak), ekonomia sozial eralda-tzailearen inguruan eta ekintzailetza sozial eta kooperatiboa bultzatzeko, formazio saioak antolatu dituzte Basazabalen. Hamar saio izango dira. Aurreneko biak abenduaren 10ean eta 17an egingo dituzte. Urtarriletik aurrera, berriz, saioak hamabostean behin izango dira, Basazabal zentroan. Astearteetan 15:00etatik 18:00etara bitartean izatea aurreikusten dute, baina interesatuen arabera, ordutegia egoki-tzeko aukera dagoela adierazi dute antolatzaileek.

Formaziorako izena, bihar, abenduaren 5a bitartean eman daiteke Basazabal formazio zentroan: formazioabasazabal@azpeitia.eus helbide elektronikora idatzita edo 943 54 79 83 telefono zenbakira deituta. Ikastaroaren prezioa 21,6 eurokoa izango da Azpeitian erroldatuta daudenentzat eta 26 eurokoa gainon-tzekoentzat.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ekonomia sozial eraldatzaileko ekintzaileentzat formazioa, Basazabalen