Azpeitia

Biele enpresako Naiara Orbegozok irabazi du udalak antolatutako hizkuntzen ginkana lehiaketa

Elegune zerbitzuak laguntza ematen dien zazpi enpresatako langileen artean egiten den zortzi galderako jokoa da

Eli Aizpuru

Azpeitia

Miércoles, 4 de diciembre 2024, 12:17

Biele enpresako Naiara Orbegozok irabazi du Azpeitiko Udalak -Elegune zerbitzuaren bitartez- antolatutako Hizkuntzen Ginkana lehiaketako saria. Euskararen Eguna baliatu zuen Azpeitiko Udalak Hizkuntzen Ginkanako saria banatzeko eta enpresara bertara gerturatu ziren Aitor Larrañaga Euskara batzordeburua eta Alaitz Imaz Eleguneko teknikaria.

Publicidad

Azpeitiko Udalaren Elegune zerbitzuak laguntza ematen dien zazpi enpresatako langileen artean egiten den zortzi galderako jokoa da Hizkuntzen Ginkana. Azaroko ostegun guztietan bidali zaizkie parte hartzaileei bina galdera, eta astelehenera arteko epea izan dute erantzuteko. 67 pertsonek hartu dute parte:Iraurgi Berritzenek, Landeta Burdin Lanakek, Abelurrek, Artxara, kooperatibak, Kimu Batek, Kulturaz Kooperatibak eta Bielek hain zuzen ere.

Irabazleak 100€-ko saria irabazi du Azpeitiko Bertan merkatari elkartearen barruan dauden dendetan gastatzeko. Parte hartzaile guztien artean 50€ko beste sari bat ere zozketatu da, eta hori ere Bieleko langile batek irabazi du: Miren Plazaolak.

Jatorria, Katalunian

Jatorria Katalunian dauka Hizkuntzen Ginkana jokoak. Carme Junyent soziolinguistak egindako lan praktiko batean oinarritutakoa da, eta, besteak beste, hizkuntza-aniztasunari buruzko ezagutza ematea; honek daukan garrantzia erakustea; Hizkuntza guztiekiko errespetua bultzatzea eta hauek ikasteko motibazioa lantzea, eta hizkuntzei buruzko bitxikeriak ezagutzeko aukera ematea ditu helburu.

Pie d e foto: Miren Plazaola zozketan saritua, Aitor Larrañaga Azpeitiko Udaleko Euskara batzordeburua eta Naiara Orbegozo Hizkuntzen Ginkanako irabazlea. (Azpeitiko Udala)

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad